Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2014ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
1912

EDIKTUA,komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruz bideratutako 6442/13 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 6442/13 espedientea bideratu da, Florin Trandaf presoaren aurka (NAN: XY2738388E). Preso hori Oltenicha Jud Catarasi – Ruman-en jaio zen, 1976-08-25ean, Gheorghe-ren eta Mariaren semea da, eta azken helbidea hau du: Fleming doktorearen kalea 10, 4. D – Santurtzi. Egun, ordea, helbide ezezaguna du. Espediente horretan, autoa eman zen 2014-02-24an, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio, hitzez hitz: «Deklaratu egiten da Florin Trandaf-ek ez duela bete komunitatearen aldeko lanak egiteko hogeita hamabost eguneko zigorra, Barakaldoko Zigor Arloko 2 zenbakiko Epaitegiak 5-13 betearazlean ezarria.

Bidal bekio lekukotza Bilboko Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Florin Trandaf presoari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko apirilaren 3an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela, hiru eguneko epean, ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala