Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

78. zk., 2014ko apirilaren 25a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1916

IRAGARKIA, zeinen bidez instruktore berriaren izendapena jakinarazten baitzaio. Izendapen hori Zerbitzu zuzendariak hartutako 2014ko urtarrilaren 8ko Erabakiaren bidez egin zen, G/13/2013-T zehapen-espediente barruan.

Aurora Campelo Logilde andreari (NAN: 15893161-T) izendapen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik egon ez denez, hainbat saio egin arren haren azken helbide ezagunean (Portu kalea 3, 1, D; 20003, Donostia), iragarki hau argitaratzen da.

Urratutako araua:

Turismoa antolatzeko martxoaren 16ko 6/1994 Legearen 66.a) artikulua (abenduaren 23ko 16/2008ko Legeak aldatu zuen lege hori).

Arau-haustearen deskribapena:

Donostiako Portu kalea 3, 1, D,-en duen etxebizitza turismo-zerbitzutarako erabiltzea, aldez aurretik erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu gabe.

Legezko ohartarazpenak:

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, instruktore berria errekusatu, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan dago eskuragarri (Easo kalea 10, 3., Donostia).

Donostia, 2014ko apirilaren 7a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala