Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2014ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2401

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1177/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1177/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.

Abokatua: Antonio Arriola Saenz.

Prokuradorea: Beltran.

Demandatua: Alfredo Arejola Martinez eta Deysy Duran Castillo.

Gaia: 1177/13-A judizio arrunta.

Judizio horretan epaia eman da, 2012-04-02an, eta hau da epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Beltran Arteche prokuradoreak Santander Consumer, S.A. E.F.C. merkataritza-sozietatearen ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Alfredo Arejola Martínez eta Deysy Durán Castillo demandatukideak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari 23.984,37 euro ordaintzera.

Zenbateko horrek hitzartutako interesa sortuko du, hilero, aurreratutako epemuga-datatik aurrera, baita Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesa ere, epaia ematen denetik erabat ordaintzen den arte.

Alderdi demandatua lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Deysy Duran Castillo demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala