Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2014ko maiatzaren 30a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EUSKAL TRENBIDE SAREA
2406

IRAGARKIA, Lasarte-Usurbil-Donostia udalerrietako bide-tartean, Lasarte-Donostia-Irun lineako trenbide-trazadura osatzen duen ondasunen administrazio-mugaketarako espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Lasarte-Usurbil-Donostia udalerrietako bide-tartean, Lasarte-Donostia-Irun lineako trenbide-trazadura osatzen duen ondasunen administrazio-mugaketarako espedientea izapidetzen ari da Euskal Trenbide Sarea.

Apeoko ekintza publikoak burutzeko, dei egiten zaie interesdunei, eranskinean zehaztu leku, egun eta orduetarako.

Hartarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarki hau argitarazten denetik harako 20 egun balioduneko epean, Eusko Trenbide Sarean ikusgai egongo da espedienteko dokumentazio grafikoa, helbide honetan: San Bizente 8, 14 solairua, Albia erakina, Bilbao, eta bai Euskal Trenbide Sarearen bulegoetan ere (Donostiako Easo pasealekua z/g). Leku horietan, deia egin zaien pertsonak eta interes legitimoren bat dutenek aztertu ahal izango dute dokumentazio grafikoa eta euren eskubideen aldeko alegazioak idatziz aurkeztu ahal izango dituzte, eta bai alegazio horiek oinarritzeko agiriak ere.

Bilbao, 2014ko maiatzaren 8a.

Idazkari orokorra,

AINHOA ELOLA ARAMBURU.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala