102. zk., 2014ko ekainaren 2a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2418
IRAGARKIA, 118/14 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) hirugarren interesdunak epatzeko dena.
Hirugarren interesdun guztiei jakinarazten zaie Ignacio Robador Azcarate jaunak prozedura laburtuaren izapidez egiten den 118/14 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak 2014ko urtarrilaren 30ean hartutako Erabakiaren aurka, zeinaren bitartez ezetsi egin baitzitzaion 1054/2013 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Urologiako fakultatibo espezialistentzako 2011ko EPEari dagokiona.
Beraz, interesa izan dezaketen hirugarren guztiak epatzen dira, eta ohartarazten zaie bederatzi eguneko epea izango dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozedura judizialean agertu eta personatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 27a.
Aholkularitza Juridikorako zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.