Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2509

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 25ekoa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena, Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzen dituena.

Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986-07-30ean, 117. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira.

Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioak, 2013ko abenduaren 16an egindako Ezohizko Batzar Orokorrean, bere estatutuak onartzea erabaki zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.

Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.

Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren Estatutuen 12, 17.3 eta 18.1 artikuluetan egindako aldaketak onartu, eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu horiek honela idatzita geratzen dira:

«12. artikulua.– Federazioak igortzen dituen lizentzien iraupena urtebetekoa izango da, hots, denboraldi osorako: urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte.

17.3 artikulua.– Euskal Herriko Urpeko Jardueren Federazioaren Batzar Nagusiak, gehienez, 75 kide izango ditu, guztira.

18.1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan izena emanda eta dagokien lurralde federazioari atxikita egonda, hauteskundeak egiten diren denboraldian eta aurreko denboraldian, gutxienez kirolarien estamentuko 20 lizentzia tramitatuta dituzten eta jarduera esanguratsua izan duten klub eta elkarteetako ordezkarien artean hautatuko dira klub eta kirol elkarteen estamentuko ordezkariak. Jarduera esanguratsu gisa definitzen da euskal federazioak ezarritako lehiaketak antolatzea eta/edo horietan parte-hartzea, edo federatutako prestakuntza-jarduerak antolatzea, kirol-urpekaritzaren edo urpeko arrantzaren eremuan, hauteskundeak egiten diren denboraldian eta aurreko denboraldian».

Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Laugarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Gazteriako eta Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 25a.

Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,

JON REDONDO LERTXUNDI.


Azterketa dokumentala