Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

107. zk., 2014ko ekainaren 9a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

AZPEITIKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2513

EDIKTUA, 355/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Azpeitiko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 355/13 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Pelayo Mutua de Seguros.

Abokatua.

Prokuradorea: Amilibia.

Demandatua: Unai Lizaso Sanz eta Biharko Aseguradora Compañia de Seguros y Reaseguros, S.A.

Gaia: hitzezko judizioko demanda, zenbateko bat erreklamatzekoa.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-01-17an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Partez baiesten dut Pelayo Mutua de Segurosek Unai Lizaso Sanz eta Biharco Aseguradora Compañía de Seguros y Reasegurosen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Unai Lizaso Sanz kondenatzen dut auzi-jartzaileari bi mila ehun eta hogeita hamar euro eta laurogeita lau zentimo (2.130,84) ordaintzera, gehi ebazpen honetan zehatutako interesak. Biharco Aseguradorari dagokionez, ezetsi egiten dut. Ez da kostuei buruzko kondenarik ezartzen. Alderdi bakoitzak berak eragindako gastuak ordaindu beharko ditu; komunak, berriz, erdibana.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik jarri (PZL, 455.1 artikulua).

Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria, eta batu bekie jarduketei, epaien liburuan.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut. Fede ematen dut.

Unai Lizaso Sanz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Azpeitia (Gipuzkoa), 2014ko apirilaren 9a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala