Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2597

89/2014 DEKRETUA, ekainaren 3koa, Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien paisaia kulturala kultur ondasun, monumentu-multzo kategoriarekin, kalifikatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 artikuluaren babesean eta Autonomia Estatutuko 10.19 artikuluaren arabera, kultura-ondareari buruzko eskumen osoa bereganatu zuen. Aipaturiko eskumen hori gauzatuz, Euskal Kultur Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea onartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan kultura-interesa duten ondasunak deklaratzeko prozedurak ezartzen dituena.

Eskumen horiek baliatuta, Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien paisaia kulturala deklaratzeko espedientea tramitatzen da. Laborantza-lanak askotarikoak dira zona horretan, barneko klima mediterraneo bati dagokion moduan. Asko landu dira olibondoak, zerealak eta mahastiak, baina gaur egun nagusi da mahastizaintzako eta ardogintzako laborantza bakarra.

Gizakiek arrastoa utzi dute espedienteak izendatuko duen paisaian, askotariko kulturak eta giza adierazpenak ezagutu baitira lur horietan. Horien artean daude antzinako dolmenak edota orain gutxi mahastietako lanari laguntzeko egin diren eraikinak. Elementu horiek guztiek bat egin dute paisaiarekin eta ez dago paisaia ulertzerik haiek gabe. Hori horrela, erraz ezagutzeko moduko kultura-paisaia eratu da eremu edo zona horretan.

Paisaian askotariko elementu-motak ikusten dira, eta horixe bera gertatzen da haien lege-izaerarekin, paisaiaren kultura-babesa ezartzeko izendapen bat baino gehiago egin baitira azken urteetan. Azken horien artean, orain gutxi erreparatu zaio paisaiari, kultura-erakundeetatik babesteko elementu gisa. Arkitektura-elementu kalifikatuak eta inbentarioetan jasotakoak daude zona horretan, banakako babes-espedienteak dituzten arkeologia-elementuak, eta babesik ez duten elementuak.

Hori horrela izanda, Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien paisaia kulturala ondasun kultural kalifikatu izendatzearen helburua da aurretik dauden babes-erregimenak bateratzea eta elementu berrien babesarekin osatzea, eta kultura-unitate berekoak izan arren, babes hori gabe zeuden esparruak barneratzea.

2013ko abenduaren 16ko Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpenaren bidez (2014ko urtarrilaren 3ko EHAA, 2. zk.) hasiera eman zitzaion Arabako Errioxako (Araba) ardo eta mahastien kulturaren paisaia, monumentu multzo izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari.

Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapideak egin ondoren, Jokin Villanueva Zubizarretak, Guardia-Arabako Errioxako kuadrillaren izenean, eta Salvador Velilla Córdobak, bere izenean, alegazioak aurkeztu zituzten horretarako emandako epe barruan.

Alegazioen ardatz nagusiak bi dira: alde batetik, terrazak eta laborantza-alorrak babesteko erregimenaren zehaztasun falta argudiatzen da eta horrek indarrean dagoen hirigintza-araudiaren aurka joko luke. Bestetik, eskatzen da elur-putzuak espedientean sartzeko eta neurri zehatz batzuk haitzetan egindako dolareen gainean.

Beharrezko txosten teknikoak egin ondoren (espedientean jasota daude) eta haietan azaldutako arrazoietan oinarrituta, alegazioak ezetsi dira.

Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien paisaia kulturala ondasun kultural kalifikatua izendatzeko espedienteari hasiera emateko eta jendaurrean jartzeko 2013ko abenduaren 16ko ebazpenaren testuan aldaketa batzuk egin dira ofizioz. Lehenengo eta behin, espedienteari izena aldatu zaio argitaratutako testuan babestu nahi den objektua izendatzeko modu desberdinak agertzen zirelako eta beharrezkoa delako testuaren koherentzia bermatzeko. Horretaz gain, testuan oso argi ez zeuden pasarte batzuen idazkera hobetu da eta III. eranskineko babes-erregimenak xedatutakoa artikuluetan ipini da bere kontsulta eta erabilera errazteko asmoz. Bukatzeko IV. eranskineko zerrendetan aurkitutako akats materialak zuzendu egin dira, akatsak boletinean argitaratutako datei buruzkoak ziren.

Ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.1 eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako aldeko txostena aztertu ondoren, eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenaz eta Gobernu Kontseiluak 2014ko ekainaren 3ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien paisaia sailkatutako kultura ondasun deklaratzea, monumentu-multzo kategoriarekin.

2. artikulua.– Sailkatutako ondasunaren deskribapena egitea, kultur ondarearen alorrean indarrean dauden legeek diotenaren arabera, dekretu honen I. eranskinean adierazitako eran.

3. artikulua.– Ondasunaren mugaketa dekretu honen II. eranskinean ezarritakoa izango da, bertan adierazitako arrazoiak oinarri dituela.

4. artikulua.– Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien kultura-paisaiaren babes-araubidea onartzea. Araubidea dekretu honen III. eranskinean agertzen da.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari atxikitako Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistroan inskribatuko du Arabako Errioxako (Araba) ardoaren eta mahastien kultura-paisaia.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak dekretu honen berri emango du Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta, horrekin batera, honako erakunde hauei jakinarazi: Mañuetako, Eltziegoko, Bilarreko, Kripango, Bastidako, Guardiako, Lantziegoko, Lapuebla de Labarcako, Lezako, Moreda Arabako, Navaridasko, Oiongo, Samaniegoko, Eskuernagako eta Iekorako Udalei, eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailari eta Ingurumen eta Hirigintza Sailari eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde Politika Sailari.

HIRUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak eskaera egingo die aipatutako udalei udal hirigintza-araudia egokitu dezaten multzo horren babes-araudiak ezartzen dituen betebeharretara, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluak hala xedatzen duelako.

LAUGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA

Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta ALHAOn, jende guztiak horren berri izan dezan.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Udal planeamendua dekretu honetan ezarritako babes-araubideari egokitzen zaion arte eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren oniritzia izan arte, monumentu-multzoaren mugaketak hartzen duen eremuan egin beharreko esku-hartzeek aldez aurretik Arabako Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute, eta baimen horren ondotik eskuratu behar da udal lizentzia, halaxe xedatzen du-eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluak.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, aurretik beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo bestela zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Busturia, 2014ko ekainaren 3a.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

EKAINAREN 3KO 89/2014 DEKRETUAREN I. ERANSKINA
DESKRIBAPENA

Ardoaren eta mahastien paisaia kulturala Arabako Errioxa izeneko zonan, Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan, zabaltzen da, eta harekin bat dator izendapenaren zona bera. Udalerri hauek daude Arabako Errioxan: Mañueta, Eltziego, Bilar, Kripan, Bastida, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.

Euskal Autonomia Erkidegoaren baitan, ondo zehaztuta daude Arabako Errioxaren muga geografikoak, eta nortasun handiko zona da, bai alderdi fisikoan, bai giza alderdian.

Geografia-mugek ondo zehazten dituzte haren mugak, eta paisaiak ere bereizgarriak dira zona horretan. Iparraldean, gaindiezina suertatzen da Toloño mendilerroa, Trebiñura daramaten bi arrailen salbuespenarekin. Hegoaldean, Ebro ibaiak muga egiten du ondoko autonomia-erkidegoarekin, garai batean Nafarroako erresumaren kide izandakoak biak eta ildo horretan harremanak izandakoak. Horren adierazle dira gaurko egunera iritsi zaizkigun defentsarako egitura ugariak, harresidun hiribilduak eta gazteluak.

Bi geografia-elementu horien artean goi-ordokiak, sakanak eta errekatxoak daude, gorabehera ugariko paisaia bat josten dutenak. Paisaia hori nabartu egiten da Toloñoren hegaletan eta lautada batzuetan, Ebro ibaiaren meandro handiek eragindako sedimentazioaren ondorioz.

Paisaia horretan, tartean, herri-eremu trinkoak ageri dira. Guardia eta Bastida dira handienak, baina badira laborantza-lurren paisaia han eta hemen eteten duten herrixka ugari.

Gizakien asentamenduek arrastoa utzi dute geografia-ikuspegitik batasun argia duen paisaia horretan, eta zona horretan izan diren kultura- eta giza-adierazpen ugariek askotariko elementuen multzo bat utzi dute inguru horretan. Denetariko elementuak dira, eta horietako batzuk oso lotuta daude paisaiarekin. Gutxi batzuek paisaiarekin bat egiten dutela esan daiteke. Gaur egun zona horretan ikus ditzakegu, bai antzina-antzinako lehen dolmenak, bai mahastizaintzarako egin diren azken eraikinak. Elementu horiek guztiek badute loturarik eta Arabako Errioxako paisaia moldatu dute; harik eta, harekin bat egin duten arte, kultura-paisaia bat osatuz.

EKAINAREN 3KO 89/2014 DEKRETUAREN II. ERANSKINA
MUGAKETA

Iparraldetik, Toloño mendilerroak mugatzen ditu Arabako Errioxako ardoaren eta mahastien paisaia kulturala, eta hegoaldetik, berriz, Ebro ibaiak. Hauek dira paisaia homogeneo horretan osorik sartzen diren udal-mugapeak: Mañueta, Eltziego, Bilar, Kripan, Bastida, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda Araba, Navaridas, Oion, Samaniego, Eskuernaga eta Iekora.

Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeko 12. artikuluak arautzen duena betetzeko, berebiziko garrantzizkotzat hartuko dira berariaz izaera horrekin zehaztu direnak aldez aurretiko babesa duten ondasunen kasuetan. Berebiziko garrantzia duten elementu hauek zehazten ditu izendapen honek:

1.– Kalifikatutako Ondasun Kulturalen Erregistroan jasotako kultura-ondasunak: Ondasun bakoitzaren babes-espedientean adierazitako mugapena izango dute, eta elementu bakoitzerako ezarriko da babesa eta dagokion justifikazioa.

2.– Euskal Ondare Kulturalaren Inbentario Orokorrean jasotako ondasunak: Kasu honetan ere, ondasun bakoitzaren babes-espedientean adierazitako mugapena izango dute, eta elementu bakoitzerako ezarriko da babesa eta dagokion justifikazioa.

3.– Arkeologia-presuntzioko eremuak: Arkeologia-presuntzioko eremuen izendapenek adierazten duten moduan, izaera hori izango dute deklarazioen zerrendetan ageri diren elementuek, eta, horrekin batera, mugaketa-motak adierazten dituzten gakoak ezarriko dira, elementu bakoitzaren izaerari eta lurrean utzi dituen arrastoei erreparatuta. Espedienteek adierazitakoaren baitan, gako hauek ezarriko dira:

– A gakoa: Eraikinaren harresi-barrua.

– B gakoa: Eraikinaren harresi-barrua eta 15 metroko eremua haren inguruan, kanpoaldeko ertzetatik neurtua.

– C gakoa: Elementuak okupatzen duen eremua eta 5 metroko eremua haren inguruan, kanpoaldeko ertzetatik neurtua.

– D gakoa: Eraikinak okupatzen duen eremua eta hari atxikitako instalazioak.

– E gakoa: Planoan zehaztutako eremua.

4.– Txabolak, etxetxoak edo mahastiak zaintzeko eraikintxoak: Txabolek 2 metroko babes-eremua izango dute haien kanpo-harresien inguruan. Paisaiako elementu bakartuak eta atxikitako egiturarik gabeak direlako ezartzen da eremu hori. Nekazaritza eta abeltzaintzako ingurunea eta paisaiarena bera dira haiekin lotzen diren bakarrak. Hori horrela izanda, eremu bat ezarri behar da paisaiako elementu bakartuak izaten jarraituko dutela ziurtatzeko. Hala, haiengandik gertu edo haiei atxikita haien izaera desitxura dezaketen elementuak jartzeko arriskua eragotzi nahi da.

5.– Haitzetan egindako dolareak: Haitzetan egindako dolareek 10 metroko babes-mugaketa izango dute, haitzen mugen inguruan zabalduta.

Dolareek haitzetan utzitako arrastoak soilik geratzen dira, dolareen labar-arrastoak, baina agerikoa da haien inguruan urte-sasoiko lanak egiten zirela. Lan edo jarduera horien arrastoak gera daitezke haitzetan, eta horien bidez paisaia horren ezaugarri diren elementuei buruzko datuak eskura ditzakegu, ez baitira oso ezagunak. Mugaketa honen xedea da jarduera horrek utzi dituen arrastoak ikertuko direla bermatzea: sarbideak, elementu osagarriak, materialen arrastoak, etab.

6.– Terrazak eta laborantza-alorrak: Laborantza-sistemetan egin diren babes-elementuak, hala nola, alorrak, harresiak, plataformak eta terrazak, ez dira muga konkretuak, izendapenaren baitako eremu guztian zabaltzen baitira.

7.– Ondare materiagabea: Alde horretatik, Arabako Errioxako ardoaren eta mahastien paisaia kulturalaren izendapen honetan jasotzen diren ondare materiagabeko laginek ez dute zehaztuta kokapen espazialik. Materiagabeko elementuak direnez, lotura abstraktua dute espazioarekin; izan ere, eremu horretako herritarren gogoan iltzatutako elementuak dira, eta ez zentzu hertsian babestu beharreko eremu bat.

(Ikus .PDF)
EKAINAREN 3KO 89/2014 DEKRETUAREN III. ERANSKINA
BABES-ERREGIMENA

1. artikulua.– Sustapen-neurriak.

Herri-erakundeek erabakitako sustapen-neurriak ezarriko dira Arabako Errioxako ardoaren eta mahastien paisaia kulturalaren monumentu-multzo osoan. Era berean, paisaiaren balioa indartzeko neurriak babestuko dira, eta paisaia hori eratu duten bizimoduei, ekoizpen-moduei eta tradizioei balioa emateko ekimenak lagunduko dira. Halaber, haren ondare-adierazpena egiteko eta hari balioa emateko ekimenak sustatu behar dira.

2. artikulua.– Aldez aurretik Kalifikatutako Ondasun Kulturalen Erregistroan jasotako kultura-ondasunak.

Ondasun kultural bakoitzaren babes-espedientean adierazitako babes-erregimena izango dute, berariazkoa elementu bakoitzarentzat.

3. artikulua.– Aldez aurretik Euskal Ondare Kulturalaren Inbentario Orokorrean jasotako ondasunak.

Babes-maila honetako arkitektura-ondasunen babes-erregimena haien espedienteak adierazitakoa izango da, bai eta Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak, eta batik bat, haren 20 artikuluak eta ondorengoek araututakoa.

Babes-maila honetako arkeologia-eremuen babes-erregimena Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legearen 45.5 artikuluak araututakoa izango da, bai eta, baldin badute, haien berariazko adierazpenek adierazitakoa.

4. artikulua.– Arkeologia-presuntzioko eremuak.

Haien babes-erregimena Euskal Kultura Ondareari buruzko 7/1990 Legeak 49. artikuluan araututakoa izango da, bai eta urriaren 8ko 234/1996 Dekretuak, legea garatu eta arkeologia-presuntzioko eremuak zehazteko erregimena ezartzen duenak, araututakoa ere. Horrez gainera, udalerri bakoitzean egindako izendapen zehatzek arautzen dutena beteko da.

5. artikulua.– Txabolak, etxetxoak edo mahastiak zaintzeko eraikintxoak.

1.– Irizpide orokorra.

Oro har, mantentze-lanak eta zaintza-lanak baimenduko dira, baina galarazi egingo dira handitzeko lanak, obra berriak egitekoak eta berreraikitzekoak.

2.– Mugaketa barruko esku-hartzeak.

Arabako Foru Aldundiko Ondare Kulturaleko Zerbitzuaren txosten bat beharko da mahastiak zaintzeko eraikintxoetan esku-hartzeren bat edo jardueraren bat egiteko. Haren egoerari erreparatuta, zuzentze-neurriak erabaki ditzake txostenak, baldin eta beharrezkoak badira. Txosten horrek ez ditu aztertuko zona horretan ohituraz egin izan diren lanak edo jarduerak, baldin eta ez badiote zuzenean erasaten arkitektura-elementuari. Mahastiak zaintzeko eraikintxoetan egitekoa den esku-hartzeak zuzenean erasaten badio haren arkitekturari, ezinbestean eskuratu beharko da Zerbitzuaren aldeko txostena, eraikuntza horien izaera tradizionala zapuztu dezakeen kalterik edo esku-hartzerik izan ez dadin.

6. artikulua.– Haitzetan egindako dolareak.

Arabako Foru Aldundiko Arkeologia Zerbitzuaren txosten bat beharko da adierazpen honek mugatutako eremuan dauden haitzetako dolareetan esku-hartzeren bat edo jardueraren bat egiteko. Dolareen egoerari erreparatuta, zuzentze-neurriak erabaki ditzake txostenak, baldin eta beharrezkoak badira. Haitzetan egitekoa den jarduera tradizionalak zuzenean erasaten badio haitzen multzoari, ezinbestean eskuratu beharko da Arkeologia Zerbitzuaren aldeko txostena.

Haitzetan jardueraren edo esku-hartzeren bat egiteko, ezinbestean eskuratu beharko da Arabako Foru Aldundiko Historia, Arte eta Arkeologia Ondareko Zerbitzuaren txostena. Debekatu egiten da haitzen izaera erasan dezakeen jarduera oro, baita haitz horiek dauden sistemari erasan diezazkioketenak ere. Horrelako jarduerak egiteko aukera bakarra izango da haitzen oinarrian egitea, arrastoen berri emateko eta haiek zaintzeko.

Kasuan kasu aztertuko da labar- edo haitz-egitura horiek Arabako Errioxan izaten den eguraldi zakar eta etengabekoaren erasanetik zaintzeko modu egokiena, eta beti debekatuko da paisaiarekin gaur egun duten diskurtso egokia urratuko duten instalazioak egitea, bai monumentalegiak direlako, bai material desegokiak erabiltzen direlako.

7. artikulua.– Terrazak eta laborantza-alorrak.

Paisaiaren zati dira erabileraz eta historian zehar nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren bidez eratu diren laborantza-sistemak, laborantza-alorrak, harresiak, plataformak eta terrazak. Plan estrategiko bat egin behar da zona horretan egiten diren ardogintzako eta mahastizaintzako jarduerei eusteko. Partzelen kudeaketa eta mantentze-lanak egiteko estrategiak izan behar dituzte plan horiek, urteetan zehar izan diren nekazaritza-ustiapenekin jarraitzeko aukerak erraztu behar dituzte eta, ahal den heinean, ez dute partzela horiek desagerrarazteko jarduerarik jaso behar.

Arabako Foru Aldundiak eta/edo Eusko Jaurlaritzak susta ditzakete agiri hori egiteko izapideak, eta prozesu horretan beti bermatuko da bi erakunde horien eta Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillaren arteko lankidetza. Plan estrategiko horrek erasan egin diezaieke babes-erregimen honetan arautzen diren xedapenei. Hori ikusita, planaren xedapenak bete baino lehen, aldeko txostena eman beharko du Eusko Jaurlaritzan kulturaren alorraz arduratzen den sailak.

8. artikulua.– Ondare materiagabea.

Alde horretatik, ondare materiagabearen laginak, Arabako Errioxako kultura materiagabearen lagin adierazgarri moduan jasotzen dituenak izendapen honek, sustatu egin beharko dira zona horretan eskumenak dituzten herri-erakunde guztien aldetik, nola diren, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrilla eta udalak. Erakunde bakoitzak hari dagozkion agiriak, analisiak eta azterketak egingo ditu, eta lagundu egingo dira beste esparru batzuetatik etorkizuneko jarraipena bermatzeko abiaraz daitezkeen ekimenak.

EKAINAREN 3KO 89/2014 DEKRETUAREN IV. ERANSKINA
ESPEDIENTE HONEN BARNEKO ELEMENTUEN ZERRENDA

I.– Berariazko babes-erregimena duten elementuak, aldez aurretik ondasun kulturalaren izendatze-espedientea dutelako.

a) Arkitektura: Ondasun kultural kalifikatuak.

– Labrazako hirigune historikoa (Oion) (EHAA, 67 zk; 2008-04-09)

– Guardiako hirigune historikoa (EHAA, 122 zk; 2002-06-28)

– Bastidako hirigune historikoa (EHAA, 7 zk; 2003-01-13)

– Gatzaga Buradongo hirigune historikoa (Bastida) (EHAA, 41 zk; 2003-02-26)

– Donejakue Bidea (Bastidan zehar) (EHAA, 19 zk; 2012-01-27)

– Barco kalea, 3ko etxea (Eltziego) (EHAA, 41 zk; 2001-02-27)

– Ramírez de la Piscinatarren jauretxea (Barco kalea, 1) (Eltziego) (EHAA, 41 zk; 2001-02-27)

– San Andres eliza (Eltziego) (EHAA, 78 zk; 2003-04-22)

– Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Bilar) (EHAA, 61 zk; 2003-03-26)

– Santa Maria eliza (Moreda Arabakoa) (EHAA, 176 zk; 2011-09-15)

b) Arkitektura: Euskal Ondare Kulturalaren Inbentario Orokorrean jasotako ondasunak.

– San Roke 12ko etxea (Moreda Arabakoa) (EHAA, 239 zk; 1998-12-16)

– Jauretxea. Sodupetarren jauregia (Navaridas) (EHAA, 141 zk; 2013-07-24)

c) Arkeologia-eremuak: Ondasun kultural kalifikatuak.

– Arabako Lurralde Historikoko behe-lurretako dolmenak. Arabako Errioxan, 8 dira (EHAA, 152 zk; 2011-08-11).

– La Hechicera txabolako dolmena (Bilar)

– El Encinaleko dolmena (Bilar)

– Laiazako dolmena (Guardia)

– San Martingo dolmena (Guardia)

– Alto de la Hueserako dolmena (Guardia)

– Los Llanoseko dolmena (Guardia)

– El Sotilloko dolmena (Leza/Guardia)

– El Montecilloko dolmena (Eskuernaga)

– La Hoyako herrixka (Guardia) (EHAA, 110 zk; 1996-06-10)

– Buradongo multzoa (Bastida) (EHAA, 53 zk; 1995-03-16)

– Castejóngo goiko herrixka (Navaridas) (EHAA, 198 zk; 2002-10-17)

d) Arkeologia-eremuak: Euskal Ondare Kulturalaren Inbentario Orokorrean jasotako ondasunak.

– Bastidako hirigune historikoko arkeologia-eremua (EHAA, 7 zk; 1997-01-13)

– Gatzaga Buradongo hirigune historikoko arkeologia-eremua (Bastida) (EHAA, 71 zk; 1996-04-12)

– Guardiako hirigune historikoko arkeologia-eremua (EHAA, 11 zk; 1997-01-17)

– Labrazako hirigune historikoko arkeologia-eremua (Oion) (EHAA, 71 zk; 1996-04-12)

e) Arkeologia-presuntzioko eremuak.

Mañueta (EHAA, 157 zk; 1997-08-20)

1.– Mañuetako kokalekua (E)

4.– Antiguako Andre Mariaren eliza (B)

Eltziego (EHAA, 7 zk; 1998-01-13)

2.– Plazako Andre Mariaren tenplua (B)

4.– Gaztelua (E)

5.– Gurutze Santuaren ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

6.– Kalbarioa edo Jesu Kristoren Hezurrak (A)

Bilar (EHAA, 128 zk; 1997-07-07)

1.– Jasokundearen eliza (B)

2.– Hilerri Zaharra (E)

5.– San Martingo tenplua eta nekropolia (E)

7.– Reñanillako kokalekua (E)

8.– Las Ontanillaseko kokalekua (E)

9.– La Hechicera txabolako II eta III kokalekuak (E)

10.– Lanagunillako kokalekua (E)

12.– La Hechicera txabolako I kokalekua (E)

13.– Carramóngo kokalekua (E)

14.– San Vicenteko kokalekua (E)

15.– La Balsako herrixka (E)

16.– Carracripángo kokalekua (E)

17.– El Encinaleko kokalekua (E)

19.– Paulejasko kokalekua (E)

21.– Las Navesko kokalekua (E)

22.– Mosarricoko kokalekua (E)

Kripan (EHAA, 130 zk; 1997-07-09)

3.– Plano Quemadoko kokalekua (E)

6.– San Joan Bataiatzailearen eliza (A)

7.– Santa Maria eliza (B)

8.– San Martin ermita (A)

9.– San Sebastian ermita (A)

Bastida (EHAA, 128 zk; 1997-07-07)

5.– Motilluriko San Martin ermita (B)

7.– Mugako San Andres komentua (B)

8.– Torrontejoko herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

9.– Torrontejoko Andre Mariaren tenplua / Santa Luzia (B)

10.– Paterninako / Torrentejoko errota (D)

11.– Santa Eulaliako herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

13.– Remelluriko herrixka eta Andre Mariaren tenplua (ageriko egiturarik gabe) (E)

14.– Remelluriko Andre Mariaren tenplua (B)

15.– San Salvador ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

16.– Tabuernigako herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

17.– San Kristobal ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

18.– Humilladeroko Kristoren ermita (B)

19.– San Roke ermita (A)

24.– San Anton ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

25.– San Miguel ermita (gaur egun, etxea) (B)

26.– San Jose ermita (B)

28.– Bastidako kokalekua (E)

30.– La Estacadako kokalekua (E)

31.– San Ginesko kokalekua (E)

32.– San Gines Zaharreko kokalekua (E)

Guardia (EHAA, 128 zk; 1997-07-07)

1.– Murriateko herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

2.– Quintanako herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

3.– San Mederiko gotorlekua (ageriko egiturarik gabe) (E)

4.– Berberanako herrixka eta Andre Mariaren tenplua (ageriko egiturarik gabe) (E)

6.– San Gregorio ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

7.– San Bartolome ermita (B)

8.– Armentaranako herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

10.– Jasokundearen eliza (A)

11.– Santiago ermita (A)

13.– Kristo Santuaren eliza (ageriko egiturarik gabe) (E)

14.– San Martin tenplua (ageriko egiturarik gabe) (E)

15.– San Pedro del Monteko herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

16.– San Petri tenplua (ageriko egiturarik gabe) (E)

18.– San Miguel de Biurco monasterioa (ageriko egiturarik gabe) (E)

19.– San Gines ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

21.– Asako herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

39.– La Iglesiako herrixka (E)

40.– El Cerradoko kokalekua (E)

41.– San Kristobaleko kokalekua (E)

43.– Barranco de San Julianeko kokalekua (E)

45.– El Sotilloko I kokalekua (E)

47.– El Sotilloko II kokalekua (E)

48.– Villacardieleko kokalekua (E)

49.– Rubielgosko kokalekua (E)

50.– La Tejerako kokalekua (E)

51.– Villalbako kokalekua (E)

52.– San Martingo kokalekua (E)

57.– Los Molinosko kokalekua (E)

58.– La Granjako kokalekua (E)

Lantziego (EHAA, 128 zk; 1997-07-07)

1.– San Jose ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

2.– Andre Mariaren Jasokundearen eliza (B)

3.– San Bartolome Apostoluaren ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

4.– San Aziskloren eta Santa Viktoriaren eliza (B)

5.– Landako Andre Mariaren tenplua (B)

6.– San Andres ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

Lapuebla de Labarca (EHAA, 128 zk; 1997-07-07)

1.– Andre Mariaren Jasokundearen eliza (A)

2.– Kristoren ermita (E)

3.– San Sebastian ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

Leza (EHAA, 157 zk; 1997-08-20)

1.– San Martin Apezpikuaren eliza (B)

2.– San Esteban ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

3.– San Mederiko gotorlekua (ageriko egiturarik gabe) (E)

5.– Alto de Somoko herrixka (E)

6.– Murriarteko kokalekua (E)

7.– Lezako kokalekua (E)

8.– El Sotilloko kokalekua (E)

Moreda Arabakoa (EHAA, 233 zk; 1997-12-04)

2.– Santa Maria (E)

3.– Perezuelas (E)

5.– Gaztelua - Gotorlekua (A)

Navaridas (EHAA, 157 zk; 1997-08-20)

1.– Andre Maria Sortzez Garbiaren eliza (B)

2.– Santiago ermitako nekropolia (B)

Oion (EHAA, 189 zk; 1997-10-03)

5.– Oion (E)

6.– Santa Maria eliza (B)

7.– San Millango eliza / kapera (B)

14.– Cerrángo Andre Mariaren tenplua eta herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

15.– Pisanako Andre Mariaren tenplua eta herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

16.– Ribasko Andre Mariaren tenplua eta herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

17.– San Petri tenplua eta herrixka (ageriko egiturarik gabe) (E)

18.– Villaviejako herrixka eta tenplua (ageriko egiturarik gabe) (E)

19.– Tejera (E)

Samaniego (EHAA, 131 zk; 1997-07-10)

2.– Pazuengos-Samaniegotarren dorrea (E)

3.– Samaniegoko errota (D)

4.– San Roke ermita (gaur egun, txabola) (A)

5.– Samaniegoko kokalekua (E)

Eskuernaga (EHAA, 129 zk; 1997-07-08)

1.– San Andres eliza (B)

2.– Santa Maria ermita (B)

3.– La Solanako markesaren jauregia (A)

Iekora (EHAA, 157 zk; 1997-08-20)

2.– San Sebastian ermita (ageriko egiturarik gabe) (A)

4.– San Miguel tenplua (ageriko egiturarik gabe) (E)

5.– Bercijanako Andre Mariaren tenplua eta herrixka (B)

6.– San Kristobal ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

7.– Espiritu Santuaren ermita (ageriko egiturarik gabe) (E)

8.– La Solana (E)

10.– La Bordako kokalekua (E)

II.– Espediente hau onartu bitartean aurretiko izendatzerik ez duten elementuak.

a) Txabolak, etxetxoak eta mahastiak zaintzeko eraikintxoak

Eltziego

– Martín Pascualeko txabola

– Lagunillaseko txabola

– Santa Cruzeko etxetxoa

– Cerioko etxetxoa

Bilar

– La Revillako etxetxoa

– Toberako etxetxoa

Kripan

– Barrerako txabola

Bastida

– Fuente Colorín txabola

– Escortako etxetxoa

– Macarraldeko lurpeko babeslekua

– Gurrieldosko txabola

Guardia

– Viña Emilioko txabola

– Carravalsecako txabola

– Muscoko txabola

– La Pesquerako txabola

– El Calvoko txabola

– El Puntidoko harpea

– El Redondilloko txabola

– El Estraoko txabola

– Las Parecillaseko txabola

– Carravillarreko txabola

Lantziego

– El Chitaleko txabola

– Valdelalocako etxetxoa

– Galijoko txabola

– El Carrascaleko txabola

Leza

– Cofradesko txabola

Moreda Arabakoa

– Barranco de Vallecillosko txabola

– Valdelabrazako txabola

– Valdemarako txabola

– El Robleko txabola

– La Tejeríako txabola

Navaridas

– El Monteko txabola

– La Ribagudako txabola

– El Barrancoko txabola

Oion

– La Cañadako etxetxoa

– El Hondalóngo txabola

– Los Corralonesko txabola

– Malpicako txabola

– Barriobustorako bideko txabola

– La Dehesako txabola

Samaniego

– Carrabaresko txabola

Iekora

– El Romeraleko txabola

– Valdeviñaspreko ordokiko txabola

b) Haitzetan egindako dolareak.

Eltziego

– Valdizeko dolarea

Bastida

– Artajona 2 dolarea

– Barranco Barrio 1 dolarea

– Barranco Barrio 4 dolarea

– Castrijo 5 dolarea

– Marrarteko dolarea

– Fonsagrada dolarea

– Iscorta 1 dolarea

– Iscorta 2 dolarea

– Lagueta/Lageta 2 dolarea

– La torera/La torrera 1 dolarea

– La torera/La torrera 2 dolarea

– La torera/La torrera 4 dolarea

– Las Piletas 1 dolareak

– Las Piletas 2 dolarea

– Los Arenales 1 dolarea

– Matadula 1 dolarea

– Matadula 2 dolarea

– Ipar Montebuena 1 dolareak

– Ipar Montebuena 3 dolarea

– Ipar Montebuena 4 dolarea

– Hego Montebuena 3 dolarea

– Peña Parda 1 dolarea

– San Kristobal dolarea

– Santurnia dolareak

– Viñas Viejas 3 dolarea

– Viñas Viejas 4 dolarea

– Viñas Viejas 5 dolarea

Guardia

– Alto de la Hueserako dolarea

– Morales dolarea

– Poyoto dolarea

Samaniego

– Valpardilloko dolarea

Eskuernaga

– San Andres 1 dolarea

– San Andres 4 dolarea

– San Andres 6 dolarea

– Matapaja 1 dolarea

– Matapaja 2 dolarea

– Matapaja 3 dolarea

c) Ondare materiagabearen elementuak.

– Judasen erreketa

– Los Marchos festa

– El Cachimorro pertsonaia

– Bastidako artzainak


Azterketa dokumentala