Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2598

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Esclavas SC-Fátima» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko unitateak gutxitzeko baimena emateko dena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate eta Batxilergoko hiru unitate gutxitzeko baimena eskatuz Bilboko «Esclavas SC-Fátima» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak abiarazi duen espedientea aztertu da.

Espediente hori Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 132/2010 Errege Dekretua, otsailaren 12koa, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten gutxieneko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Segidan zehazten den ikastetxe pribatuari baimena ematen zaio 2014-2015 ikasturtetik aurrera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate eta Batxilergoko hiru unitate gutxitzeko:

Kode-zenbakia: 48008549.

Izen espezifikoa: «Esclavas SC-Fátima».

Titularra: Fundación Educativa ACI.

Helbidea: Tiboli kalea 2 eta Enekuri etorbidea 70.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bi unitate gutxitzea.

– Batxilergoko hiru unitate gutxitzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, honelako edukierakoak:

  • Unitate 1, urtebetetik bi urtera bitarteko ikasleentzat, 13 ikaspostuko edukierakoa.
  • 2 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.

– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 6 unitate, 150 ikaspostu.

– Lehen Hezkuntza: 12 unitate, 300 ikaspostu.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 13 unitate, 390 ikaspostu.

– Batxilergoa: «Zientziak eta Teknologia» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 5 unitate, 175 ikaspostu.

– Hezkuntza Berezia: 4 gela ireki.

2. artikulua.– Agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez, indarrean dauden legeak bete behar ditu ikastetxeak. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxearen titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez laguntzarik lortuko denik.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala