Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

111. zk., 2014ko ekainaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2615

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 122/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 122/14 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Hotel Hogar, S.A.

Abokatua: Raquel Rincon Herrero.

Prokuradorea: Izquierdo.

Demandatua: Jose Antonio Gomez Muñoa.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2014-03-06an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

José Antonio Gómez Muñoaren aurka, Hotel Hogar, S.A.k aurkeztutako demanda osorik onesten dut; eta ondorioz, auzi-jartzaileari 4.499,94 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztutako interesak sorraraziko du zenbateko horrek.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Antonio Gomez Muñoa demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala