Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2626

AGINDUA, 2014ko ekainaren 12koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, zeinen bidez argitaratzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2014ko maitzaren 7ko Ebazpenaren bidez argitara eman ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen Kidegoetako funtzionario irakasleen arteko 2013-2014ko lekualdatze-lehiaketan esleitutako behin-behineko destinoak.

Ebazpen horren kontra aurkeztu diren erreklamazioak aztertu dira, eta onartu diren uko egiteak sartu dira. Halaber, behin-behineko esleipenearen ondoren sartu egin dira behin betiko merituen baremoan egon diren aldaketak, aurkeztu diren hainbat gorako errekurtso onartu izanagatik.

Horrenbestez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko lekuz aldatzeko lehiaketarako deia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2013ko azaroaren 28ko Aginduaren hogeita batgarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz (2013ko abenduaren 2ko EHAA), honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasleen funtzionarioak lekuz aldatzeko lehiaketan esleitutako behin betiko destinoak onartzea, segidako zerrendetan agertzen diren bezala:

I. Eranskina, destinoa esleitu zaien Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

II. Eranskina, destinoa esleitu zaien Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IIII. Eranskina, destinoa esleitu zaien Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

IV. Eranskina, destinoa esleitu zaien Musika eta Arte Eszenikoko Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

V. Eranskina, destinoa esleitu zaien Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen eta Irakasleen kidegoko parte-hartzaileen zerrenda.

VI. Eranskina, destinoa esleitu zaien Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen eta Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoetan sartzeko hautaketa-prozeduretan hautatuak izan diren parte-hartzaileen zerrenda, ikasturte honetan praktikaldian daudenak.

Seigarren eranskinean esleitutako destinoak emateko, behar izanez gero, praktikaldia gainditu eta karrerako funtzionario izendatu beharra dago.

Bigarrena.– Aipatutako eranskinak www.irakasle.net webgunean jartzeko agintzea, agindu hau EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera ikusgai egon daitezen. Leku berberan erakusgai jarriko da, orobat, ukoen eta baietsitako, ezetsitako eta partzialki baietsitako erreklamazioen zerrenda alfabetikoa, bai eta ezetsitako arrazoiak aipatuko dira ere.

Hirugarrena.– Izendapenek ondorio ekonomiko eta administratiboak izango dituzte, 2014ko irailaren 1etik hasita; eta jatorrizko ikastegietako kargu-kentzeek, ordea, 2014ko abuztuaren 31ko ondorioak izango dituzte.

Laugarrena.– Indargabeturik geratuko dira irakasleei akats baten ondorioz esleitutako destinoak, baldin eta deialdietan parte hartzeko eskakizunak betetzen ez badituzte. Agindu honen eranskinetan agertu arren eta are lanpostuez jabetu arren, ez da aurretiaz pentsatu behar deialdiaren eskakizunak betetzen direla.

Bosgarrena.– Lehiaketaren ondorioz, zerbitzu aktibora sartzen diren soberan dauden irakasleek 2014ko irailaren 1etik 4ra bitartean aurkeztuko dituzte lekualdatze-lehiaketaren deialdiari buruzko 2013ko azaroaren 28ko Aginduaren hogeita bigarren oinarrian aipatutako agiriak (2013ko abenduaren 2ko EHAA).

Seigarrena.– Agindu honetan esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin. Aitzitik, irakasle kidego batean baino gehiagotan parte hartu eta destino bat baino gehiago lortu badira, 2014-2015 ikasturtean jardun nahi den destinoa hautatu beharko da, EHAAn behin betiko destinoen esleipenaren Agindua publikatu osteko hamar egun naturaletan. Hala egin ezean, jardun aktiboan egonda parte hartu den kidegoari dagokion lanpostua hartu beharko da jabetzan. Eskaerarik izan ez duten lanpostuak plaza huts joko dira eta hezkuntza administrazioek erabakitako araudiari jarraituz beteko dira.

Zazpigarrena.– Lekuz aldatzeko lehiaketa horretan parte hartutako irakasleek, alegatutako merezimenduak egiaztatzeko jatorrizko dokumentazioa aurkeztu badute, lehiatu diren Hezkuntza Saileko lurralde-ordezkaritzan berreskuratu ahal izango dute dokumentazio hori, bai bertara joanda, bai baimendutako pertsona bat hara bidalita. Horretarako, agindu honen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezteko bi hilabeteko epea bukaturik egon beharko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 12a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala