Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
2640

EDIKTUA, 698/13 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – 4. Sekzioa.

Errekurtsoa: 698/13 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako adostasunik gabeko neurriei buruzko.

Errekurtsogilea: Dieudonnette Ngo Bongue.

Abokatua: Javier Oscar Vela Ibarra.

Prokuradorea: Gabriel Marcos Rico.

Alderdi errekurritua: Joao Chuivila Caluoeteka eta Fiskaltza.

Gaia: jarraitutako ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Errekurtso horretan, epaia eman zen, 2014ko martxoaren 20an. Hau dio epaitzak:

EPAITZA:

Baietsi egiten dut Dieudonnette Ngo Bonguek, Gabriel Marcos Rico prokuradoreak ordezkaturik, aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiak 2013ko uztailaren 24an aita eta seme-alaben arteko meurriei buruzko 95/13 autoetan emandako epaiaren aurkakoa. Horrenbestez, errebokatu egiten dugu eta Dieudonnette Ngo Bonguek Joao Chuivila Calupetekaren aurka aurkeztutako demanda partez baiesten. Hau erabaki dugu:

a) XXXXX seme adingabekoen zaintza eta jagoletza amari ematea; eta bien semearen alde gurasoek adosten duten bisita-erregimenarekin.

b) Bien semearen aldeko mantenu-pentsioa finkatzen da; horren arabera, aitak 50 euro ordaindu beharko ditu hilero, aurreratutako hilekoetan, hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan eta amak izendatzen duen kontuan. Zenbateko hau Kontsumoko Prezioen Indizeak izandako aldakuntzen, zehazki, Estatistika Institutu Nazionalak argitaratutakoen arabera eguneratuko da.

Adingabearen aparteko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte erdibana.

Bestalde, ez da inolako erabakirik hartzen auzialdiak eragindako kostuei buruz.

Aurkaratzeko modua: kasazio-interesa egiaztatuz gero, kasazio-errekurtsoa aurkez daiteke enazpen honen aurka, Auzitegi Gorenean, Arlo Zibileko Salan. Errekurtsoa jartzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean (PZLb, 477. eta 479. artikuluak).

Prozesuko arau-haustea dela-eta, ezohiko errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da, PZLb-n aurreikusitako arrazoiren batengatik, Auzitegi Goreneko Arlo Zibileko Salan. Errekurtso hori idatziz aurkeztu beharko da, epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta ondoko hogei eguneko epean (PZLb-ko 470.1 artikulua eta azken xedapenetatik hamaseigarrena).

Errekurtsoak aurkezteko beharrezkoa izango da 50 euro uztea gordailuan, baldin eta kasazio-errekurtsoa bada; eta 50 euro, arau-hauste prozesalengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Baldintza horiek bete ezean ez zaizkie izapideak egingo. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da 4704 0000 00 0698 13. Errekurtso biak baliatuz gero, bi ezarpen-eragiketa ezberdin egin beharko ditu errekurtsogileak, eta, sarrera-ordainagiriaren kontzeptuaren lekuan, «Errekurtsoa» 06 kodea dela adierazi beharko du, kasazio-errekurtsoa bada, eta 04 kodea dela, arau-hauste prozesalarengatiko ezohiko errekurtsoa bada. Errekurtsoak jartzerakoan, zenbateko hori zainpean utzi dela egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Errekurtsoa aurkezteko idazki bakoitzari honako hau erantsi beharko zaio: tasa judizial ordaindu izanari buruzko egiaztagiri behar bezala balioztatua, salbu eta 10/2012 Legean aurreikusitako exentzioren bat gertatu.

Gure epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Joao Chuivila Caluoeteka demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko maiatzaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala