Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2641

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 182/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 182/14 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Financiera El Corte Inglés EFCk eskatuta, Maria Dolores Mata Galindezen aurka. Hitzezko judizio horren gainean epaia eman da. Idazpuruak eta epaitzak hau diote hitzez hitz:

68/14 EPAIA

Epailea: Susana Leston Piñero andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko apirilaren hogeita zortzia.

Alderdi demandatzailea: Financiera El Corte Inglés EFC, SA.

Abokatua: José Antonio Moreno Muñoz.

Prokuradorea: Jose Felix Basterrechea Aldana.

Alderdi demandatua: Maria Dolores Mata Galindez.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.

EPAITZA

Osorik baiesten dut Financiera El Corte Ingles, EFC, S.A.k Maria Dolores Mata Galindezen aurka aurkeztutako demanda, eta, beraz:

1.– Maria Dolores Mata Galindez kondenatzen dut 1.468,65 euro eta bigarren oinarrian adierazi diren interesak ordaintzera.

2.– Maria Dolores Mata Galindez kondenatzen dut prozeduran zehar sortutako kostuak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko apirilaren hogeita zortzian.

Maria Dolores Mata Galindez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Baradaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko maiatzaren hogeita batean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala