Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2643

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 321/13 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 321/13, adostasunik gabeko dibortzioa.

Alderdi demandatzailea: Nerea Cantero Torres.

Alderdi demandatua: Taibi Ouazni.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Judizio horretan epaia eman da, eta bere idazpuruak eta epaitzak ondokoa diote, hitzez hitz:

61/14 EPAIA

Epailea: Juez D. Borja Llona Garcia.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamalauko maiatzaren seia.

Alderdi demandatzailea: Nerea Cantero Torres.

Abokatua: Esther Gomez Rodriguez.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Alderdi demandatua: Taibi Ouazni (auzi-iheslaria).

Judizioko gaia: Nerea Cantero Torresek eta Taibi Ouaznik osatutako ezkontzaren dibortzioa deklaratzea.

EPAITZA

Nerea Cantero Torres eta Taibi Ouazi ezkontideek osatutako ezkontzaren dibortzioa agintzen da. Nerea Cantero Torres: Cáceresen jaioa, 1983ko ekainaren 3an, Angelen eta María del Carmenen alaba. Taibi Ouazni: Marokon jaioan, 1982ko urtarrilaren 19an, Mohameden eta El Maatiren semea.

Epaia irmoa delarik, ezkontzako ondasunei dagokienez ezkontzako erregimen ekonomikoa deseginda geratuko da.

Irmoa dela adieraziaz, bidal bekio Erregistro Zibil Zentralari epaiaren testigantza, hura inskriba dezan.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena zein den, eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (1877 0000 33 032113) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, prozedura honetan emandako epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bergara (Gipuzkoa), 2014ko maiatzaren 23a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala