Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2653

IRAGARKIA, 2014ko maiatzaren 6an SEG/0015/2014 (SE-A-2014-2) zehapen-espedientean instrukzio-egileak emandako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Suministros Iturma Dos, S.L.ri (IFK: B-20/618849) aipatu proposamenaren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, hainbat saio egin arren haren helbidean (Amasorraín kalea 3, behea, Belartzako Industrialdea; 20018 Donostia), iragarki hau argitaratzen da.

Urratutako araua:

Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legearen 31.h) eta l) artikulua.

Arau hausteraren deskribapena:

Industriako segurtasunaren arloan eskumenak dituen agintaritzaren berariazko errekerimenduak behin eta berriz ez betetzea, eta instalazioak behar bezala ez zaintzea edo mantentzea, horren ondorioz pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat kalte larria sor baldin badaiteke.

Proposatutako zigorra:

Suministros Iturma Dos, S.L.ri 3.000 euroko bi isun ezartzea, larritzat tipifikatutako bi arau-hauste egiteagatik: guztira, 6.000 euro.

Legezko ohartarazpenak:

15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hastia, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura dago Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10, 3. solairua, Donostia.

Donostia, 2014ko maiatzaren 27a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.


Azterketa dokumentala