Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
2679

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «83/2014 Dekretua, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2004ko ekitaldirako aurrekontuko «1212 - Ondarea eta Zerbitzu Orokorrak Programan» diru-sarrerak lortu direla-eta, «5151 Portuak Programan» 2.824.056,49 euroko kredituak habilitatzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Mota horretako akatsak ikusi da honako dekretu honetan: 83/2014 Dekretua, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2014ko ekitaldirako aurrekontuko «1212 - Ondarea eta Zerbitzu Orokorrak Programan» diru-sarrerak lortu direla-eta, «5151 Portuak Programan» 2.824.056,49 euroko kredituak habilitatzen dituena. Dekretu hori 2014ko ekainaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (105. zenbakia). Beraz, zuzendu egiten da:

Laburpenean eta 2014/2464 (2/1) orrialdean, Dekretuaren tituluan, euskarazko testuan zein erderazkoan

Honako hau dioen lekuan:

«...1212 - Ondarea eta Zerbitzu Orokorrak Programan...»

Honako hau esan behar du:

«...6114 - Ondarea eta Kontratazio Programan...»

Laburpenean eta 2014/2464 (2/1) orrialdean, Dekretuaren tituluan, euskarazko testuan:

Honako hau dioen lekuan:

«83/2014 Dekretua, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2004ko ekitaldirako aurrekontuko...»

Honako hau esan behar du:

«83/2014 Dekretua, maiatzaren 27koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2014ko ekitaldirako aurrekontuko ...»


Azterketa dokumentala