Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2680

AGINDUA, 2014ko ekainaren 10ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Begoña Silva Calle andreak Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Begoña Silva Calle andreak, berak hala eskatuta eta Administrazioan beste lanpostu batera joateagatik, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (520010 kodea, 106 dotazioa), egindako lanagatik eskerrak emanez.

Bigarrena.– Kargu uzte honek 2014ko ekainaren 16tik aurrera hartuko du indarra.

Hirugarrena.– Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean eman duen organoaren aurrean, edo administrazioarekiko auzi-errrekurtsoa Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 10a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala