Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2688

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 6koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, 281, 282, 283 eta 284 zenbakidun ikastaroetako ikasleei produktu fitosanitarioak aplikatzeko oinarrizko mailako eta maila kualifikatuko txartelak ematea baimentzen duena.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Arkauteko Nekazaritza Eskolak produktu fitosanitarioen gaineko 281 ikastaro maila kualifikatukoa eman du, Arabako nekazari eta saltzaileei zuzendua. Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko B partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek.

Bigarrena.– Arkauteko Nekazaritza Eskolak produktu fitosanitarioen gaineko 282 ikastaro maila kualifikatukoa eman du, Arabako nekazari eta saltzaileei zuzendua. Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko B partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek.

Hirugarrena.– AGIM-COAGek (Madril) produktu fitosanitarioen gaineko 283 ikastaro maila kualifikatukoa eman du. Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko B partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek. Era berean, oinarrizko mailakoa ere eman du, Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko A partean jasotako eskola-ordu eta edukiekin bat etorriz. Biak izan dira Goierrialdea 2010 ABEEko langileentzat.

Laugarrena.– Arkauteko Nekazaritza Eskolak produktu fitosanitarioen gaineko 284 ikastaroa eman du, oinarrizko mailakoa, Arabako nekazari eta saltzaileei zuzendua. Produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduera-esparrua ezartzen duen irailaren 14ko 1311/2012 Errege Dekretuko IV. eranskineko A partean jasotako eskola-orduak eta edukiak izan ditu ikastaro horrek.

Bosgarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak txartelak emateko aldeko proposamena egin du.

Ikusi dira honako zuzenbide-oinarri hauek:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– 1311/2012 Errege Dekretuaren 18.1.a) artikulua, gaitze-mailei buruzkoa, eta IV. eranskina, prestakuntza-gaiei buruzkoa; eta 20. artikulua, txartelak egin, berritu eta kentzeari buruzkoa.

Bigarrena.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 20.1.b) artikulua, non landare-osasunaren alorreko eginkizunak Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Zuzendaritzari ematen zaizkion. Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Nekazaritzan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartelak emateko agintzea.

1.– 281 zenbakidun ikastaroko oinarrizko mailakoa, ebazpen honetako I. eranskinean jasotako zerrendan agertzen direnentzakoa.

2.– 282 zenbakidun ikastaroko maila kualifikatukoa, II. eranskinean jasotako zerrendan agertzen direnentzakoa.

3.– 283 zenbakidun ikastaroko oinarrizko mailakoa eta maila kualifikatukoa, III. eranskinean jasotako bi zerrendetan agertzen direnentzakoa.

4.– 284 zenbakidun ikastaroko oinarrizko mailakoa, IV. eranskinean jasotako zerrendan agertzen direnentzakoa.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako, hilabeteko epea izango dute, ebazpena argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 6a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala