Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2689

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 21ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Zarauzko udalerrian (Gipuzkoa) «Imanol Urbieta» Musika Eskola Publikoa ireki eta jardunean jartzeko baimena emateko dena.

Aztertuta geratu da Zarauzko Udalak Zarauzko udalerrian «Imanol Urbieta» Musika Eskola Publikoa ireki eta jardunean jartzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente hori Gipuzkoako Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Hezkuntza Sistemaren Antolamendua Orokorrerako urriaren 3ko 1/19990 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan xedatutakoa garatzeko, urriaren 27ko 289/1992 Dekretua argitaratu zen; dekretu horren bidez arautu zen Euskal Autonomia Erkidegoan musika irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea. Kontuan hartuta, halaber, ikastegi honek indarrean dagoen legeriak agindutako baldintzak betetzen dituela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Baimena ematen da 2014-2015 ikasturtetik aurrera ondoren zehazten den musika-eskola irekitzeko eta jardunean jartzeko:

Kode-zenbakia: 20015020.

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Imanol Urbieta».

Titularra: Zarauzko udala.

Helbidea: Nafarroa kalea 40.

Udalerria: Zarautz.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimentzen diren irakaskuntzak:

● Mailak: 1., 2., 3. eta 4. Mailak.

● Adarrak:

– Instrumentu sinfonikoak: flauta, tronpeta eta biolina.

– Instrumentu polifonikoak: pianoa.

– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua eta trikitia.

– Zenbait joera: klarinetea, gitarra eta tronboia.

2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da, ikastetxea agindu honen bidez baimendutako unitateetako irakasleen titulazioari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Indarrean dauden arauak betetzera behartuta dago ikastetxea, eta agindu honetan adierazitako daturen bat aldatu behar bada, dagokion berrikusketa eskatzera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 21a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala