Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2690

AGINDUA, 2014ko maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Getxo udalerriko (Bizkaia) «Urtiaga» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.

Getxo udalerriko «Urtiaga» Musika Ikastetxe Baimendu Profesionalaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, ikastetxe horren titularrak hasarazitako espedientea ikusi da.

Espediente horri Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: Irakaskuntza artistikoak emateko ikastetxe pribatuei baimenak emateari buruzko otsailaren 25eko 321/1994 Errege Dekretua (apirilaren 6ko BOE), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den ikastetxeari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematea:

Kode zenbakia: 48010386

Izen espezifikoa: «Urtiaga».

Izen generikoa: Musika Ikastetxe Baimendu Profesionala

Helbidea: Santa Ana, 15

Udalerria: Getxo

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2014-2015 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.

3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeei baimenak emateari dagokionez indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 26a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala