Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2693

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko maiatzaren 27koa, Osasuneko sailburuarena, Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzeko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Osasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 27ko Aginduan, Diabetes Mellitusari buruzko Euskadiko Aholku Batzordearen osaera eguneratzeko dena (2014ko ekainaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 108. zk.), izan ere, agindu hori argitaratu ostean, «Osakidetza Ente Publikoko zerbitzu erakundeen zerrenda» izeneko eranskina ere argitaratu zen, baina ez zegokionez agindu horretako kidegoari, ez zen argitaratu behar, 2014/2528 (3/3) orrialdean. Beraz, eranskin hori kendu egiten da.


Azterketa dokumentala