Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2694

EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 22koa, Kontsumobideko zuzendariarena, zeinaren bidez Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzen baitzaio Osasun Sailaren menpeko administrazio-zentroak (Nicolas Alcorta kalea 2, behea, Bilbao) 2015. eta 2016. urteetan goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko kontratazioa.

Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko V. kapituluaren eta lehenengo xedapen gehigarriaren arabera eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzeko den apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluaren arabera (EHAA, 74 zk., 2013ko apirilaren 18koa), Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatua duten eraikinetan erabilera orokorreko gaiak edo zerbitzuak kontratatzea, gai edo zerbitzu horiek hari esleituta daudenean.

Era berean, 192/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluak zuzendaritza horri ezartzen dio era zentralizatuan eskuratu behar diren ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozedurak proposatzeko zeregina.

Gaur eguneko ikuspegitik, zerbitzuen kudeaketa hobetzen eta gastu publikoa arrazionalizatzen laguntzen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumeneko kudeaketa zentralizatuko eraikinak, Ogasun eta Finantza Sailaren gainerako eraikinak eta Eusko Jaurlaritzako gainontzeko sailei eta haren erakunde autonomoei edo sozietate publikoei atxikitako gainontzeko eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko kontratazioa modu zentralizatuan egiteak.

Aipatutako 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatzen da hedapen hori.

Energia elektrikoaren horniketa lehen aipatutako eremuan modu zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenen eskuordetzarako jasotakoa da, honako hau xedatzen baitu:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira –nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan–, edo haiei lotutako edo haien mendeko zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hori dela-eta, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua sortzeko ekainaren 29ko 9/2007 Legearen 14.2 artikuluak Kontsumobideko zuzendariari kontratazio-organo gisa esleitzen dizkion eskumenak betez, hauxe

EBAZTEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantzetako sailburua eskuordetzea eranskinean adierazten diren eraikinak 2015-2016 urtean goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko kontrataziorako.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:

– Kontratuaren prestakuntza (II. liburua).

– Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

– Administrazioaren eskuduntzak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, izaera orokorrarekin IV. liburukiko I. tituluko I. kapituluan aurreikusten direnak, eta izaera partikularrarekin –hornidura-kontratuetarako– IV. liburukiko II. tituluko IV. kapituluan aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Kontratazio-organoari dagozkion gainontzeko eskumenak; bereziki, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea.

III.– Eskuordetze hau sinatu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 22a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.

ERANSKINA

● Hornitu beharreko Kontsumobideko gunea:

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala