Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2695

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 10ekoa, kontsumobide zuzendariarena, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei 2014rako diru-laguntzak emateko dena.

2010eko otsailaren 17ko Aginduz, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei ematen zaizkien laguntzen emakida arautu du Osasun eta Kontsumo Sailburuak.

Kontsumobide Zuzendariaren 2013ko abenduaren 3ko Ebazpenaren bidez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak sustatu eta babes ditzaten toki-erakundeei eta horiek sustatutako entitateei ematen zaizkien laguntzetarako 2014ko deialdia egin zen.

20/2012 Dekretuak, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak adierazten du Kontsumo arloa Osasun Sailari dagokiola.

2013ko abenduaren 3ko Ebazpenaren 3. artikuluan ezartzen den epearen barne 35 entitatek aurkeztu zuten 2010eko otsailaren 17ko Aginduan aurreikusten diren laguntzak jasotzeko eskaria.

Aurkeztutako eskariak aztertu eta ebaluatzeko, 2014ko maiatzaren 22an bildu den Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamenari atxikiz.

Ondorioz, aipatutako xedapenei eta oro har eta bereziki aplikagarri diren gainerakoei atxikiz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1.– 859.170,04 euro diru-laguntzak ematea, Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoen (KIUB) funtzionamendu gastu eta ekitaldiak antolatzeko; ondoko entitateentzat honako kopuruetan banatuko da kopuru hori:

(Ikus .PDF)

2.– 7.032,72 euro diru-laguntzak ematea Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulego (KIUB) izango diren zentro eta zerbitzuen instalazio, handitze eta ekipamendu gastuetarako edo kokapena aldatzeko, ondoko entitateentzat honako kopuruetan banatuko da kopuru hor:

(Ikus .PDF)

3.– 79.999,89 euro diru-laguntza ematea, Kontsumitzailearentzako Informazio Udal Bulegoek (KIUB) ikuskapenak egiteko, ondoko entitateentzat honako kopuruetan banatuko da kopuru hori:

(Ikus .PDF)

4.– Ebazpen honen aurka, ez baitu amaitzen administrazio-bidea, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osasuneko sailburuari, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

5.– Ebazpen hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteizen, ekainaren 10a.

Kontsumobideko zuzendaria,

ELENA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala