Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2697

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 956/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 956/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Cía. de Seguros Lagun Aro, S.A.

Abokatua: Ana Maria Uribe Acevedo.

Prokuradorea: Frade.

Demandatua: Marluce Teixeira Da Carvalho.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2014-05-20an, zeinaren xedapenak ondokoak baitira:

EPAITZA

Baietsi egiten dut Lagun Aro, S.A. aseguru-konpainiak, Frade Fuentes prokuradorea ordezkari duela, ezarri duen demanda. Horregatik, Marluce Teixiera de Carvalho andrea kondenatzen dut auzi-jartzaileari 15.879,82 euro ordaintzera.

Kopuru horrek epai honetako bigarren oinarri juridikoan zehaztutako interesak sortuko ditu.

Alderdi demandatua lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Marluce Teixeira Da Carvalho demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 20a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala