Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
2698

IRAGARKIA, enpleguaren eta suspertze ekonomikoaren aldeko zabalkunde-kanpaina helburua duen hedabideetako publizitate-tarteak planifikatzeko eta erosteko zerbitzuen administrazio-kontratua formalizatu dela argitara emateko dena (Espedientea: 10/10S/2014 zenbakia).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 10/10S/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den aldizkari ofiziala eta argitaratzearen eguna: 2014ko martxoaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 47 zenbakia.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 148.760,33 euro.

5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 180.000 euro (BEZa barne).

6.– Kontratua formalizatzea.

a) Esleitzeko eguna: 2014ko ekainaren 3a.

b) Kontratua noiz formalizatu zen: 2014ko ekainaren 6a.

c) Kontratista: Mediasal 2000, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 180.000 euro (BEZa barne).

Vitoria-Gasteiz, 2014eko ekainaren 11.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA DEL YERMO URQUIJO ELORZA.


Azterketa dokumentala