Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2699

IRAGARKIA, 2014 Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren etorkin atzerritarren gaineko inkestarako landa-lana burutzeko zerbitzuak kontratatzeko dena. (A-016/DEPS2014):

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-016/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2014ko abenduaren 31ra arte. Tarteko lanen epeei dagokienez ikus pleguak.

e) Luzapena onartzea: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.

– Formulen bidez ebaluatzeko irizpideak: prezioa, guztira, 52 puntu.

– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: lan-plangintza: 48 puntu.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

Zenbateko garbia: 132.231,40 euro, eta 27.768,59 euro –BEZari dagozkionak–. Guztira, 159.999,99 euro, 2014. urtean erabiltzekoak.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia; Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

Donostia kalea 1; Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 64 13.

e) Telefaxa: 945 01 94 51; posta elektronikoa: trabajo-contratacion@ej-gv.es

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintza aurkezteko azken egunera arte.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

a) Eskatzen den sailkapena: ez.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikusi pleguak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko uztailaren 4a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza). Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.

2) Helbidea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Erregistroan eskura aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Lakua I, 1. solairua, B aldea); bestela, postaz bidali beharko dira, aurkezteko epearen barruan, eta posta-bulegoan zein egunetan jarri den justifikatuta eta jakinarazi beharko zaio kontratazio-organoari, mezu elektronikoz edo fax bidez, egun berean eta eskaintzak aurkezteko azken ordua baino lehen. Halaber, horren berri eman beharko da, 945 01 64 13 telefonora deituta, komunikazio hori ondo egin dela ziurtatzeko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi (2) hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 1. aretoa, beheko solairua.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2014ko uztailaren 8a.

5) Ordua: 10:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:

1) Entitatea: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II eraikina, 1. aretoa, beheko solairua.

3) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

4) Eguna: 2014ko uztailaren 22a.

5) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: ez.

13.– Beharrezko bada, kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea, eta deialdiari buruzko informazioa jasotzeko eta pleguak lortzeko web-ataria: www.euskadi.net/contratacion // www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 9a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala