Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2702

IRAGARKIA, honen bidez Semantix Group, S.L. enpresari jakinarazten zaio Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen maiatzaren 21ko Ebazpena. Ebazpen horren bidez erabaki zen Semantix Group, S.L. enpresari ez-betetze espedientea irekitzea, 2011ko ekitaldiko Gaitek Programaren baitan, produktu berrien garapen-proiektuak egiteko laguntza-programa, alegia.

Semantix Group, S.L. ez dagoenez jakinerazpenetarako helbide ezagunean (Venezuela enparantza 1, behea eskuina, Bilbao), iragarki hau argitaratzen da.

AKORDIOAREN LABURPENA

Semantix Group, S.L. enpresaren izenean (IFK/IFZ: B95435632; helbidea: Venezuela enparantza 1, behea eskuina, Bilbao), Carlos Martín Piquerren eskariz izapidetutako IG-2011/558 espedientea aztertuta, ondoko hau erabaki da:

Espedientea irekitzea ez betetzeagatik Gaitek programa –produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntzen programa– arautzeko Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko azaroaren 27ko Aginduaren 23. artikuluan ezarritako baldintzak.

LEGE OHARRA:

15 egun balioduneko epea du ondo iritzitako alegazioak, agiriak eta informazioa aurkezteko, probaldia eskatzeko eta egoki iritzitako proba bitartekoak proposatzeko. Epe horretan bertan, espedientea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzan –Donostia kalea 1, 6. solairua, Lakua eraikina– aztertu ahal izango du.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.4 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko ekainaren 9a.

Teknologia eta Estrategiako zuzendaria,

LEYRE BILBAO ELGUEZABAL.


Azterketa dokumentala