Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

114. zk., 2014ko ekainaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2703

EDIKTUA, 2014ko maiatzaren 22koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, 14.0052.48.02.01.02 espedientearen gainean hartutako ebazpena «Ceop Fomento y Construcción, S.L.» enpresari jakinarazteko dena.

Nik, José Javier Losantos Omarrek, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak, hau jakinarazten dut:

14.0052.48.02.01.02 errekurtsoa amaitu da, zeina Dicorges S.L. enpresari (IFK: B-20987731) eta –solidarioki– Ceop Fomento y Construcción, S.L. enpresari ireki baitzaie, I482013000069012 arau-haustearen akta dela-eta. Eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariak ebazpena eman du, Dicorges, S.L. enpresak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesteko. Beraz, berretsi egiten da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren 2014ko otsailaren 12ko Ebazpena, SH-188/13 espedientean emandakoa. Ebazpen horren bitartez, bi mila eta berrogeita sei (2.046) euroko zehapena ezarri zitzaion Dicorges, S.L. enpresari, arau-hauste larri bat egiteagatik (Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen 12.16.b) artikulua), eta Ceop Fomento y Construcción, S.L. enpresa erantzule solidario egin zen.

Ceop Fomento y Construcciones, S.L. enpresa erantzule solidarioari ezin izan diogu ebazpena jakinarazi, saiatu garen arren jasota geneukan helbidean (La Estación 31, 5-D, 09200 Miranda de Ebro, Burgos). Beraz, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan agindutako moduan jakinarazten zaio, eta ohartarazten zaio ebazpen horrek amaiera ematen diola administrazio-bideari, eta beraren aurka egin dezakeela dagokion Lan Arloko Epaitegian, bi hilabeteko epean, jakinarazpenaren hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpena aurkaratu ala ez, Dicorges, S.L. enpresak edo Ceop Fomento y Construcción, S.L. enpresak ordaindu beharko dute zehapena, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko honako helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko behar diren datuak honako hauek dira:

– Diru-bilketako prozeduraren kodea (DPK): 9050794.

– Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.

– Erreferentzia: 4813018800387.

– Identifikazioa: 130614.

– Zenbatekoa: 2046 euro.

Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketarako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.

Aipatu enpresarentzako jakinarazpen balio dezan, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.4. artikuluan aurreikusitako eran argitarazten da ediktu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 26a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala