Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

133. zk., 2014ko uztailaren 15a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3233

AGINDUA, 2014ko uztailaren 9koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko akuikultura eta arrantzako produktuak transformatu eta merkaturatzeko laguntzetarako 2014rako deialdia egiten duena (Lehiatu-Arrantza Programa), 2010eko abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuan oinarriturik.

2010eko abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretua: akuikultura eta arrantzako produktuak transformatu eta merkaturatzeko laguntzei buruzkoa da (Lehiatu-Arrantza Programa); eta bertan ondoko laguntzetarako erregimena ezarri eta arautzen da: akuikultura eta arrantzako produktuak transformatu eta merkaturatzeko laguntzak; betiere, Arrantzarako Europako Funtsari buruzko uztailaren 27ko 1198/2006 (EB) Erregelamenduaren markoan, eta 2007-2013 Espainiako arrantza-sektorerako Programa Eragilearen markoan; Europako Batzordearen 2007ko abenduaren 13ko C(2007) 6615 Erabakiaz onartu zen programa hori.

Erregimen horren bitartez, enpresa ertain eta txikiei, zuzeneko laguntza lez, diru-laguntzak eman ahal zaizkie. Betiere, Europako Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EB Gomendioan xedatutakoarekin bat etorriaz; izan ere, gomendio horretan honako enpresak definitzen dira: mikroenpresak, eta enpresa txikiak eta ertainak; eta, halaber, kategoria horretan jasotzen ez diren enpresetan, 750 beharginetik behera dituztenak edo 200 milioi eurotik beherako negozio-bolumena dutenak.

Arestian aipatutako dekretu horren 14. artikuluak zera ezartzen du: ezarritako laguntzerako deialdia egingo dela urtero, eta artikulu horretan jasotako zenbait alderdi finkatuko direla.

Batetik, laguntzak kudeatzeko eragingarritasun administratibo barrukoa hotzeko helburuarekin, eta, bestetik, herritarrek Administrazioarekin dituzten hartu-emanak erraztekoarekin, honako aukera hau sartzen da: 2012. ekitaldiari dagokionez, agindu honen bitartez deitutako laguntzak bitarteko telematikoekin izapidetu ahal izatea. Aukera hori honako arau hauetan oinarritzen da: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua.

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzeari buruzko abenduaren 23ko 5/2010 Legeren bitartez, ondoko dekretuaren 50. eta 51. artikuluak partez aldatzen dira: Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzeari buruzko azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua; eta aldaketa horren bitartez: laguntzak izapidetzeko, bitarteko telematikoen erabilera erraztu nahi da.

EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean EAEko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarri egingo dira programen diru-laguntzak emateko arauak, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Abenduaren 20ko 4/2013 Legean aurreikusitakoarekin bat etorriaz, onartu ziren, 2014ko ekitaldiari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak.

Arau bi horiek aplikatuaz, urte honi dagokionez (Lehiatu-Arrantza Programa), akuikultura eta arrantzako produktuak transformatu eta merkaturatzeko laguntzetarako deialdia egiten da.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Helburua.

Agindu honen helburua hauxe da: 2014ko ekitaldiari dagokionez, akuikultura eta arrantzatiko produktuak transformatu eta merkaturatzeko laguntzetarako deialdia egitea (Lehiatu-Arrantza Programa), laguntza horiek abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuan aurreikusitakoak dira.

Bigarrena.– Eskabideak aurkeztea, eskabide-eredua eta dokumentazioa.

1.– Abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuan oinarrituriko laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek indarra hartzen duenetik hara.

2.– Abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuko 14. artikuluan xedatutakoaren aurka egin gabe, laguntza-eskabideak eta gainontzeko dokumentazioa baliabide elektronikoen bitartez aurkeztu ahal izango dira.

4.– Eskabide-inprimakia eskura izango da web-orri honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

5.– Bertatik bertara edo baliabide elektronikoen bitartez aurkeztutako laguntza-eskabidea egiten duenak baimena berariaz eman ahal izango du honako honetarako: Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak zuzenean lortu edo egiaztatu ahal izango duela identitateari, egoitzari eta hirugarrenak aldatzeari buruzko dokumentazioa Eskabide-inprimakian sartuko da aukera hori.

Hirugarrena.– Aurrekontu-kreditua.

1.– 2014ko ekitaldian, laguntza-programa horretarako guztira 1.060.000 euro bideratuko dira. Abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuko helburua betetzeko izanik Euskal Autonomia Erkidegoren Aurrekontu Orokorraren kargurako diren aurrekontu-kredituak 721.330 euroko zenbatekoa egiten dute, eta hortik 108.880 euro 2014. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2015. urterako konpromiso-kredituari 230.464 euro.

2.– FEP Europako Funtsari dagokionez, 2007-2013 Programa Eragilean oinarriturik, abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuko helburua betetzeko erabiliko diren kredituen zenbatekoa 338.670 eurokoa da, eta hortik 51.120 euro 2014ko ekitaldirako ordainketa-kredituei dagozkie, eta 287.550 euro 2015eko ekitaldiko konpromiso-kredituei.

Laugarrena.– Inbertsioen iraupena.

1.– Inbertsioak eta gastuak urte baterakoak eta gehiagorakoak izan daitezke, eta 2014ko eta 2015eko ekitaldiei dagozkie, hargatik eragotzi gabe abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuko 19. artikuluan xedatutakoa.

Bosgarrena.– Proiektu motak.

2014ko ekitaldian, proiektu guztiak lagunduko dira diruz, baldin eta abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuko 6. artikuluan aurreikusitakoarekin bat badatoz.

Seigarrena.– Proiektuak baloratzeko irizpide objektiboak eta laguntzak kuantifikatzea.

Laguntzak kuantifikatzeko aukeratutako irizpide objektiboak honako hauek dira: abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuko 12. artikuluan ezarritakoak, salbuespen direlarik 1. paragrafoko m) idatzi-zatia eta 2. paragrafoko e) idatzi-zatia.

Seigarrena.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Laguntzak eskatzen dituztenek eskabidea ez eze, eta abuztuaren 31ko 226/2010 Dekretuko 10. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa ere aurkeztu beharko dute.

Zortzigarrena.– Diruz lagun daitekeen zenbatekoa.

1.– Diruz lagun daitekeen inbertsioa, zehazki, 7. artikuluko 2.paragrafoan aurreikusitakoa kalkulatzeko moduluaren zenbatekoa hauxe da: 630 euro/m2.

2.– 7. artikuluko 1. paragrafoko i), j), k) eta l) idatzi-zatietan aurreikusitako gastuei aurre egiteko, eskatzaileko diruz lagun daitekeen gehieneko zenbatekoa 100.000 eurokoa da.

Bederatzigarrena.– Laguntzen izapidetze elektronikoa.

1.– Agindu honen bitartez deitutako laguntzak izapidetzeko, eskatzaileek eta onuradunek bitarteko elektronikoak erabili ahal izango dituzte. Horiek erabiltzea borondatezkoa izango da, eta laguntzak eskatzen duenak adierazi egin beharko du ezen lehenetsi edo berariaz onartzen duela erabilera hori. Onarpen hori eskabidean adierazi beharko da.

2.– Laguntzak izapidetzeko bitarteko elektronikoak erabiltzea honako arau hauetan xedatutakoan oinarritzen da: Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretua, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretua.

3.– Prozedurako izapide oro egiteko erabilia ahal izango dira bitarteko elektronikoak, harik eta hura amaitu arte. Eskabide egiterakoan bitarteko elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiltzeak ez dakar prozedurako hurrengo izapideetan haiek erabili beharra, eta horrez gain, entitate interesdunak errebokatu egin dezake jakinarazpena bitarteko telematikoekin egiteko emandako baiezkoa; kasu horretan, batetik, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari komunikatu beharko zaio, eta, bestetik, jakinarazpenak egiteko lekua adierazi beharko da, betiere Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriaz.

4.– Laguntza hauek izapidetzerakoan bitarteko elektronikoak erabiltzeko jarraibideak eta eredu egokiak helbide honetan emango dira argitara: www.nasdap.ejgv.euskadi.net

Hamargarrena.– Bitarteko elektronikoekin egindako jakinarazpenak.

1.– Laguntza-eskabidean, bitarteko elektronikoen erabilera lehenestea eta berariaz onartzea aukeratu badu onuradunak, prozedura izapidetzean jakinarazpena era telematikoan egingo da.

2.– Jakinarazpena egindakotzat joko da une honetan: interesdunak edo ordezkari legezkoak edo pertsona baimendunak jasotze-agiria elektronikoki sinatzean.

Eusko Jaurlaritzak hartarako jarritako web-orrian, jakinarazpenak helburutzat duen ekintza interesdunaren esku uzten denetik hamar egun natural igaro eta interesduna ez bada sartu edukira, ulertu beharko da ezen ezetsi egin dela jakinarazpena. Horrela, izapidea egindakotzat joko da eta prozedurak aurrera egingo du, salbu eta, ofizioz edo hartzaileak eskatuta, jakinarazpena ikustea teknikoki edo materialki ezinezkoa izan dela egiaztatzen bada.

3.– Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzak interesduna abisatuko du, bitartekoetarik edozein erabiliaz, honako honetaz: Eusko Jaurlaritzak hartarako jarritako web-orrian dagoela jakinarazpena. Abisu horrek balio informatiboa baino ez du izango, eta abisu hori ez egiteak ez dio eragiten jakinarazpen egokiari.

Hamaikagarrena.– Errekurtsoak.

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko da epea.

Hamabigarrena.– Ondorioak.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 9a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala