Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2014ko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3327

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 4koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2014ko ekaineko deialdian azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.

Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2014ko bigarren deialdia egin zuen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 20ko Aginduaren zazpigarren puntuak xedatutakoa betez (2014ko urtarrilaren 9ko EHAA, 5. zk.), eta epaimahai kalifikatzaileek proposatuta, honako hau.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2014ko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori lurralde bakoitzeko azterketak epaitu dituzten Epaimahaiek osatu dute.

Bigarrena.– Zerrenda horiek Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru-Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Sailaren web orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.net) jar dadila agintzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 4a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala