Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2014ko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
3329

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 14koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (202/2014-A prozedura arrunta) interesdun izan litezkeenei dei egiteko dena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (202/2014-A prozedura arrunta) herri-administrazioaren ondare-erantzukizunari buruzko erreklamazioak ezesten dituen 2014ko martxoaren 7ko Ebazpenaren kontra jarritakoa da. Erreklamazioak Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ikerketa Kriminaleko Ofizialondoko kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren izapidetzean sortutako kalteen ondorioz aurkeztu ziren (2008ko martxoaren 5eko EHAA, 46. zk.). Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko uztailaren 14a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala