138. zk., 2014ko uztailaren 22a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (212 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
3330
EBAZPENA, 2014ko uztailaren 9koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, 2014ko maiatzaren 28tik 30era bitartean «Sanea Control, S.L.» sozietateak Barakaldon emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) banatzeko baimena ematen duena.
Ikusi da «Sanea Control, S.L.» (Ames, A Coruña) sozietateak bidali duen dokumentazioa, 2014ko maiatzean emandako ikastaroen garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat zen (oinarrizko maila).
Kontuan izan behar da Osasun Publikoko Zuzendaritzak 2010eko ekainaren 3ko Ebazpenaren bidez baimena eman ziola «Sanea Control, S.L.» sozietateari oinarrizko mailako ikastaroak emateko. Ebazpen hori, hain zuzen ere, abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatzeko eman zen (257/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duena). Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela –oinarrizko mailakoa–, ebazpen honen eranskin modura doan zerrendako pertsonei emateko agintzea.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osasuneko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 9a.
Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,
MARÍA DORRONSORO IRAETA.