Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2014ko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
3335

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 10ekoa, energiaren euskal erakundeko zuzendari nagusiarena, energia zerbitzuetako enpresekin kontratuak eginez Euskadiko eraikin publikoetan energia efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko 2014. urteko laguntzen deialdia argitaratzen duena.

Energiaren Euskal Erakundea zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendekoa, eta energia aurreztea eta energia-efizientzia, energia-baliabide berriztagarriak, energia-dibertsifikazioa eta energia-azpiegituren sustapena bultzatzeko jardunak bete behar ditu Euskal Autonomia Erkidegoan.

Ildo horretan, Energiaren Euskal Erakundea hainbat ekintza garatzen ari da 2020ko Euskadiko Energia Estrategian (3E-2020) bildutako helburuak betetzeko. Jardun horien artean aipatzekoa da zenbait laguntza-programa abian jartzen dituela, energia-efizientzia sustatzeko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko jarduera-sektore guztietan.

Hortaz, laguntza-programa hau sortu da, bereziki energia-zerbitzuetako enpresen parte-hartzea sustatzeko Euskadiko administrazio autonomikoko eta toki-administrazioko eraikin eta instalazioetan energia aurrezteko, energia-efizientziako eta energia berriztagarrietako neurriak aztertzeko eta txertatzeko lanetan.

Adierazitako guztiagatik,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– EEEko zuzendaritza-organoen eginkizunak arautzen dituen martxoaren 5eko 64/1985 Dekretuaren 1. eta 5. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz eta EEEko presidenteak eskuordetu dizkidan eskumenak betez, energia-zerbitzuetako enpresekin kontratuak eginez Euskadiko eraikin publikoetan energia-efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planerako 2014. urteko laguntza-programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzea. Programaren edukia Ebazpen honekin batera doa, I. eranskin gisa.

Bigarrena.– Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, energia-zerbitzuetako enpresekin kontratuak eginez energia-efizientzia eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko planerako 2014. urteko laguntza-programari dagozkion oinarri erregulatzaileak onartzen dituen Ebazpen hau, oso-osorik, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bilbao, 2014ko uztailaren 10a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

PILAR URRUTICOECHEA URIARTE.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala