Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

138. zk., 2014ko uztailaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3342

HUTSEN ZUZENKETA, honako iragarki honena: «Iragarkia, 08458 zenbaki profesionala duen ertzainari 608X14ED011 espedientean egindako kargu-plegua jakinarazteko dena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Gisa horretako akatsak atzeman dira 08458 zenbaki profesionala duen ertzainari 608X14ED011 espedientean egindako kargu-plegua jakinarazteko den iragarkian (2014ko uztailaren 14ko EHAA, 132. zk.). Horrenbestez, zuzendu egiten dira:

2014/3227 (1/1) orrialdean, euskarazko bertsioan, hau dioenean:

«(Segurtasuneko sailburuordea baitago, Segurtasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 29ko Agindua)».

Baina honela esan behar du:

«(Segurtasuneko sailburuordea ez baitago, Segurtasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 29ko Agindua)».


Azterketa dokumentala