Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3347

AGINDUA, 2014ko uztailaren 2koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Auzitegiko Medikuen Kidegoko lekualdatze-lehiaketa ebazten duena, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu generikoak betetzeko (2014ko martxoaren 24ko Aginduaren bidez egin zen lekualdatze-lehiaketa horretarako deia).

Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioak lanera sartzeko, lanpostuak betetzeko eta lanpostuz igotzeko Arautegia onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuko 51., 52. eta 53. artikuluetan eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2014ko martxoaren 24ko Aginduan ezarritakoaren arabera (agindu horrek Auzitegiko Medikuen Kidegoko lekualdatze-lehiaketarako deia egiten du, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeko lanpostu generikoak betetzeko), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Lekualdatze-lehiaketa ebaztea eta iragarritako lanpostuak esleitzea I. eranskinean zerrendaturik ageri diren auzitegiko medikuei. II. eranskineko lanpostua bete gabe uzten da.

Bigarrena.– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo senitartekoak zaintzeko borondatezko eszedentzian dauden funtzionarioek 2014ko irailaren 2an utziko dute lanpostua, non eta baimen edo lizentziaren batekin ez dauden (oporrak barne); kasu horretan, berriro lanpostura datozen egunean utziko dute lanpostua.

Aurreko paragrafoan zehaztu funtzionarioei dagokienez, lehiaketa bidez lorturiko destino berriaren jabetza lanpostua utzi eta hiru egun naturaleko epearen barruan egingo da, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; epea zortzi egun naturalekoa izango da Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu, eta hogei egun naturalekoa, baldin eta beste autonomia erkidego batera joan behar badu, betiere, honako erkidego hauen kasuan izan ezik: Kanarietako Autonomia Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa. Kasu horietan epea hilabetekoa izango da, lanpostua jatorrikoa izan edo destinokoa izan.

Zerbitzu eginkizun baten bidez lanpostu bat betetzen ari diren funtzionarioen kasuan, lanpostuaz jabetzeko epeetarako, «funtzionarioaren herria» izango da zerbitzuak ematen diharduen hura. Destinoko zentroa lehengoa bera bada, lanpostua egun batean utzi eta hurrengoan hartuko da.

Lanpostuaz jabetzeko epea, lehiaketa honetan lortutako lanpostuan eskumena duen Administrazioak ordainduko du.

Sektore publikoan zerbitzuak emateagatik borondatezko eszedentzian, interes partikularrengatiko eszedentzian, familia batzeko borondatezko eszedentzian edo funtzioen etenean egotetik zerbitzu aktiboan berriro hastea badakar ebazpenak, lanpostuaz jabetzeko epea hogei egun naturalekoa izango da, 2014ko irailaren 2tik hasita.

Hirugarrena.– Lehiaketatik kanpo uzten dira bertan parte hartzea eskatu duten bitarteko funtzionario guztiak, karrerako funtzionarioentzat bakarrik baita lehiaketa, eta bitarteko funtzionarioei lanpostu baterako dei egiten baitzaie zerbitzu hori karrerako funtzionarioek eman ezin dutenean. Bitarteko funtzionario eskatzaileen zerrenda Justiziako Langileen Atarian argitaratuko da.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Gasteizko Epaitegian, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legean ezarritakoarekin bat etorriz, agindu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bi hilabeteko epean. Bestela, agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabeteko epean, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan ezarritako moduan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 2a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala