Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3348

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 27koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen akordio bat, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen arlokoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den akordioa hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearen akordio bat, honako lege honen arlokoa dena: Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen arlokoa (akordioa ebazpen honen eranskinean dago jasota).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 27koa.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA-BATZORDEA

AKORDIOA, Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordearena, honako lege honen arlokoa: martxoaren 25eko 2/2014 Legea, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzkoa.

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Bitariko Lankidetza Batzordeak honako akordio hau hitzartu du:

1.– Negoziatzen hastea, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko 2/2014 Legearen inguruan sortutako desadostasunak konpontzeko, honako atal hauei dagokienez. 1. artikuluko 1. paragrafoa eta 2 a) eta b) idatzi-zatiak; 3. artikuluko 1. paragrafoa eta 2 a), b) eta c) idatzi-zatiak; 5. artikuluko 2. eta 3. paragrafoak; 6. artikuluko 2. eta 3. paragrafoak; 11. artikulua; 12. artikuluko 1., 2. eta 3. paragrafoak; 13.1 artikulua; 14.1 artikulua; 20. artikulua; 34. artikulua; 35. artikulua; 37. artikuluko 1. eta 3. paragrafoak; 38. artikuluko bigarren paragrafoa; lehenengo xedapen gehigarria; bigarren xedapen gehigarria; azken xedapenetatik bigarrenaren bigarren paragrafoa; eta, aurrekoekin lotura izanda zein ez, konstituzioaren printzipioak edo Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak urratzen dituen beste edozein atal.

2.– Lan-talde bat izendatzea Bitariko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

3.– Akordio hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematea.

Madril, 2014ko ekainaren 19a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTOBAL MONTORO ROMERO.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala