Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3349

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 15ekoa, IVAPeko zuzendariarena, Euskararen Aholku Batzordeko Terminologiako Batzordearen lehendakariordetza IVAPeko Euskara zuzendariordearengan ordezkatzen duena.

Euskararen Aholku Batzordeari buruzko urriaren 16ko 176/2007 Dekretuaren 19. artikuluak organo horren Terminologiako Batzordearen osaera ezartzen du.

Aipatutako artikuluan ezartzen da Terminologiako Batzordearen lehendakariordea Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria izango dela.

IVAPek jorratu behar dituen esparruen zabalera kontuan hartuta, egokiagotzat hartu izan da, bai IVAPentzat bai Terminologiako Batzordearentzat, Batzorde horretan IVAPeko Euskara zuzendariordeak IVAPeko zuzendaria ordezkatzea.

Hori dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskararen Aholku Batzordeko Terminologiako Batzordearen Lehendakariordetza IVAPeko Euskara zuzendariordearengan, Eneko Oregi Goñi, ordezkatzea.

Bigarrena.– Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 114. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da ebazpen honen argitalpena egin den eta hurrengo egunetik kontatzen hasita. Errekurtso hori ebazpena hartu zuen organoari aurkez dakioke edota, bestela, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari. Errekurtsoari erantzuna ematen ez bazaio, ezezkotzat hartu beharko da.

Hirugarrena.– Ebazpen honek, eman den egunetik bertatik aurrerantzean, eragina izango du.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 15a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala