Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3350

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 16koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena, Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektua jendaurrean jartzearen izapidearen epea luzatzen duena.

2014ko uztailaren 1eko Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, 123. zenbakikoan, argitaratu zen Erakunde Harremanetarako sailburuordearen 2014ko ekainaren 30eko Ebazpena. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Udal Legearen Aurreproiektua jendaurrean jartzen da.

Horren ondorioz, interesdunei hogei egun balioduneko epea eman zitzaien, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, lege-aurreproiektuaren artikuluei iradokizunak eta proposamenak egiteko. Iragarki horretan ere adierazten zen proiektuaren edukia euskadi.net-en, alegia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan, egongo zela eskura, baita Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzan ere.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49. artikuluaren arabera, komenigarritzat jotzen bada eta besteren eskubideei kalterik egiten ez bazaie, Administrazioak, bere kabuz edo interesdunek eskatuta, luzatu egin dezake ezarritako epea, beste arauren batek aurkakorik ez badio. Epearen erdia luza dezake, gehienez ere. Halaber, artikulu bereko 3. idatzi-zatiak dioenez, bai interesdunen eskaera bai epe-luzapenari buruzko erabakia, dagokien epea igaro baino lehen egin behar dira beti, eta ezin da inoiz luzatu amaituta dagoen epea.

Kontuan izanik onartu nahi den Aurreproiektuaren garrantzia, egokia da Udal Legearen Aurreproiektua jendaurrean jartzearen izapidearen epea luzatzea 2014ko ekainaren 30eko Ebazpenak emandako epearen erdian.

Azaldutako guztiarengatik, Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoari eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuaren 8.1.e) artikuluarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Udal Legearen Aurreproiektua jendaurrean jartzearen izapidearen epea 10 egun baliodunez luzatzea.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan ezarritakoaren ondorioetarako eta alegazioak aurkezteko asmoz, proiektuaren edukia Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzan egongo da eskura (Lakua IIko lehen solairuan dago sailburuordetza hori, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean), bai eta euskadi.net-en ere, alegia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan.

AZKEN XEDAPENA

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49.3 eta 107. artikuluetan aurreikusitakoari jarraikiz, ebazpen horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri, betiere bazter utzi gabe ebazpen horren aurka egonez gero, interesdunek alegatu egin behar dute, prozedurari amaiera ematen dion ebazpenean hori kontuan hartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 16a.

Erakunde Harremanetarako sailburuordea,

PEDRO LUIS BAZACO ATUCHA.


Azterketa dokumentala