Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3355

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 262/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 262/14-P, hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Maria Gloria Martinez Fernandez.

Abokatua: Artiaga Herrero Monica.

Prokuradorea: Rodriguez.

Demandatua: Jose Fernandez Villar.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-06-24an. Hona hemen epaitza:

Baietsi egiten dut Rodríguez Rodríguez prokuradoreak Gloria Martínez Fernándezen izenean aurkeztu duen demanda. Horregatik, suntsitutzat deklaratzen dut auzi-jartzailearen eta demandatuaren artean 2012ko azaroaren 19an izenpetu zen errentamendu-kontratua.

Auzi-jartzaileari 2.525,83 euro ordaintzera kondenatzen dut José Fernández Villar demandatua.

Kopuru horrek Kode Zibilaren 1.108. artikuluan aurreikusitako interesa sortuko du, zitaziotik judiziora bitartekoa. Eta Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritakoa ere bai, epaia ematen denetik guztiz ordaindu arte.

Alderdi demandatua lehen auzialdi honetan sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Jose Fernandez Villar demandatua non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 30a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala