Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3356

EDIKTUA, eskubide errealei buruzko 343/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian, 343/13 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da zenbateko bat erreklamatzeko, Vitoria-Gasteizko Biltzar Nagusien kaleko 3 eta 5eko jabekideen erkidegoak eskatuta, Teresa Marin Gilen aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

53/14 EPAIA

Epailea: Jose Luis Nuñez Corral.

Lekua: Vitoria-Gasteiz.

Eguna: bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita zazpia.

Alderdi demandatzailea: Vitoria-Gasteizko Biltzar Nagusien kaleko 3 eta 5eko jabekideen erkidegoa.

Abokatua.

Prokuradorea: Carmen Carrasco Arana.

Alderdi demandatua: Teresa Martin Gil.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioko gaia: eskubide errealak.

EPAITZA

Teresa Marín Gilen aurka Biltzar Nagusien kaleko 3 eta 5eko jabekideen erkidegoak aurkeztutako demanda osorik onesten dut; eta ondorioz, auzi-jartzaileari 4.584,97 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Ebazpen honetan jasotako zuzenbidezko hirugarren oinarrian zehaztu interesa sorraraziko du aipatu zenbatekoak.

Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa aurkeztuta, Arabako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailu eta Kontsignazio Kontuan (0844 0000 03 0343 13) kontsignatu beharko da zenbateko hori. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Berrikuspena). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, guzti horren fede ematen dut Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita zazpian.

Teresa Martin Gil demandatuari behar bezala jakinarazteko balio dezan egin eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamalauko ekainaren hogeita hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala