Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
3359

IRAGARKIA, Visesaren sustapenetarako altzarien eta etxetresna elektrikoen hornikuntzari buruzko esparru akordioaren lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Visesaren Departamentu Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia:

– 010/2014/C06/COCINAS.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

Visesaren sustapenetarako altzarien eta etxetresna elektrikoen hornikuntza egingo duten enpresak hautatzeko Esparru Akordioa.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna:

Esparru Akordioaren iraupena bi urtebetekoa izango da, beste urte bat luzatzeko aukerarekin.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: esleipendunak eta hornitzaileak hautatzeko prozedura denez gero, ezin da kontratuaren zenbateko zehatza definitu, hornikuntza jakinen prestazioak Visesak une bakoitzean dituen premien mende baitaude.

Sektore publikoko kontratuei buruzko azaroko 14an 3/2011 Dekretu Legegilearen 88. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, gehieneko kontratazio-epean (luzapenak barnean hartuta) Visesaren sustapenetarako altzarien eta etxetresna elektrikoen hornikuntzak egiteko zenbatekoa 3.835.00 euro-ra (BEZ gabe) iritsiko dela kalkula daiteke. Zenbateko hori prozedura publikoki jakinarazteko eta lizitatzaile posibleei informazioa emateko baino ez da adierazten, eta horrek ez du esan nahi Visesak ezein momentutan gastu-konpromisorik bere gain hartuko duenik.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: ez da bidezkoa.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2014ko abuztuaren 21a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari edo profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako fidagarritasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Eskatutako gutxieneko fidagarritasun teknikoa eta profesionala honako hau da:

Azken 3 urteetan 270.000 euroko edo hortik gorako hornikuntza bat egin izana eskatzen da, egikaritze egokiaren ziurtagiri bidez bermatua; ziurtagiri horretan, hornikuntzaren zenbatekoa, data eta egiteko tokia adieraziko dira. Ez da onartuko adierazitakoa baino zenbateko txikiagoko hornikuntzen ziurtagiririk. Aldi Baterako Enpresa Elkarteen kasuan, parte hartzen duen enpresa bakoitzaren aitorpena indibidualki egiaztatu beharko da, eta enpresa horietan izandako partaidetzaren araberako esperientzia hartuko da kontuan.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1. fasea:

1) Eskaintza ekonomikoa (79).

2) Altzarien bermearen luzapena (05).

3) Produktuari buruko hobekuntzak (06).

4) Produktuaren sustapenerako hobekuntzak (10).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 5a. Ordua: 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1-A, 2. solairua.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gastei, 01013.

e) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

f) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EA» sozietate publikoa (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01013.

d) Eguna: 2014ko irailaren 25a.

e) Ordua: 10:00ak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasuneko Egunkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2014ko ekainaren 17a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.visesa.com

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 14a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NAJERA.


Azterketa dokumentala