Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

139. zk., 2014ko uztailaren 23a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ALOKABIDE SA
3361

IRAGARKIA, Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitza eta promozioentzako laguntza teknikoko zerbitzuak kontratatzeko lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Alokabide, SA» (Alokabide).

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Arlo Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia:

– 036/2014/C17/Atención Técnica.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena: Alokabidek kudeatzen dituen etxebizitza eta promozioentzako laguntza teknikoko zerbitzuen kontratua.

b) Loteen araberako banaketa: ez.

c) Egikaritzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Kontratuaren iraupena:

Kontratuaren iraupena honako baldintzetako baten araberakoa izango da (arinen gertatzen dena).

a.- Kontratuaren iraupena bi urtekoa izango da, beste urte bi luzatzeko aukerarekin.

b.- Esleipendunak, guztira, BEZi gabe, 2.904.000 euro fakturatzea.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Eskaintzak ezin dira honako kopurua baino altuagoak izan: urtean 660.000 euro, BEZik gabe.

Sektore publikoko kontratuei buruzko azaroko 14ko 3/2011 Dekretu Legegilearen 88. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, gehieneko kontratazio-epean (luzapenak barnean hartuta) zerbitzua egiteko zenbatekoa 2.904.000 eurora (BEZik gabe) iritsiko dela kalkula daiteke. Zenbateko hori prozedura publikoki jakinarazteko eta lizitatzaile posibleei informazioa emateko baino ez da adierazten, eta horrek ez du esan nahi Alokabidek ezein momentutan gastu-konpromisorik bere gain hartuko duenik.

5.– Bermeak.

Behin betiko bermea: esleitutako kopuruaren % 5.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Alokabide, SA» (Alokabide) edo www.contratación.info, www.alokabide.com

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2014ko abuztuaren 29a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da behar.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari edo ekonomiko-finantzarioari buruzko gutxieneko baldintzak.

Eskatutako fidagarritasun teknikoa eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

Eskatutako gutxieneko fidagarritasun ekonomikoa baldintzen pleguan ezarritakoa da.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (60).

2) Ohiz-kanpoko egoeretan erantzuna (7).

3) Zerbitzua eta komunkazioa (20).

4) Baliabide teknikoak (13).

9.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 5a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua, edo www.contratacion.info helbidean.

d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

e) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete.

f) Aldaeren onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Sociedad Pública «Alokabide, SA» (Alokabide).

b) Helbidea: Gamarrako Atea 1-A, 2. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Eguna: 2014ko irailaren 19a.

e) Ordua: 11:00etan.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kargura.

12.– Iragarkia «Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera» bidaltzeko eguna: 2014ko uztailaren 16a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: www.alokabide.com edo www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 17a.

Alokabideko zuzendari nagusia,

IRUNE BERASALUZE LAZKANO.


Azterketa dokumentala