Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2014ko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SANTURTZIKO UDALA
3363

IRAGARKIA, izendapen askeko sistemaren bidez lanpostuak betetzeko oinarrien laburpenari buruzko iragarkian egindako akatsak zuzentzekoa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du testuingurutik argi eta garbi ondorioztatzen ez diren hutsak edo omisioak, horien zuzenketak xedapen, egintza edo iragarpenaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake, maila bereko xedapen edo egintzaren bidez zuzenduko direla.

Horrelako hutsak aurkitu dira izendapen askeko sistemaren bidez lanpostuak betetzeko oinarrien laburpenari buruzko iragarkian (2014ko ekainaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 121. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da:

2014/2873 2/1 eta 2/2 orrialdeetan,

honela dio:

«2014ko ekainaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarri ziren honako lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko prozesuaren deialdia eta oinarriak:

Lanpostuaren izena: Udaltzaingoaren Buruzagitzarako Ofiziala.

Lantoki Osagarri maila: 22.

Berariazko Osagarria: 32.717 euro.

Tokia: Barne Araubide, Giza Baliabide, Enplegu eta Herritarren Segurtasun Arloa.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

a) Tokiko Administrazioan edo Euskal Administrazio Publikoan karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan egotea euren jatorrizko Administrazioan edo beste Administrazio Publiko batean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian. Horrez gain, parte hartu ahal izango dute jardunbide honen bidez zerbitzu aktibora itzuliz, lanpostua betetzeko baldintzak beteta, nahitaezko eszedentzian edo beste Administrazio Publiko batean lanean daudenek, bai eta borondatez eszedentzia eta etenaldia eskatu dutenek ere, betiere egoera horietarako exijitzen den gutxieneko denbora bete badute.

b) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Hirugarren Xedapen Iragankorraren 76. artikuluan adierazitako C1 klasifikazio-taldean egotea.

c) Udaltzaingoko edo Euskal Herri Administrazioen ikuskaritza eskalako Ofizial kategoriakoa izatea.

d) Batxilergo edo tekniko klasifikazio-azpitaldeari dagokion titulazioa izatea edo berau egiteko eskubideak ordainduta izatea.

e) Deialdiaren helburua den lanpostuak 3. hizkuntza eskakizuna (ez derrigorrezkoa) du esleituta.

Lanpostuaren izena: Obra eta Zerbitzuetako zuzendaria.

Lantoki Osagarri maila: 28.

Berariazko Osagarria: 29.057 euro.

Helbidea: Santurtziko Udaleko Obra eta Zerbitzu Arloa.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

a) Tokiko Administrazioan edo Euskal Administrazio Publikoan karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan egotea euren jatorrizko Administrazioan edo beste Administrazio Publiko batean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian. Horrez gain, parte hartu ahal izango dute jardunbide honen bidez zerbitzu aktibora itzuliz, lanpostua betetzeko baldintzak beteta, nahitaezko eszedentzian edo beste Administrazio Publiko batean lanean daudenek, bai eta borondatez eszedentzia eta etenaldia eskatu dutenek ere, betiere egoera horietarako exijitzen den gutxieneko denbora bete badute.

b) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Hirugarren Xedapen Iragankorraren 76. artikuluan adierazitako A1 klasifikazio-taldean egotea.

c) Administrazio Orokor edo Bereziko eskalako azpieskala Tekniko kategoriakoa izatea, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 167. artikuluaren arabera (edo baliokideak).

d) Arkitekto klasifikazio-azpitaldeari dagokion titulazioa izatea edo berau egiteko eskubideak ordainduta izatea.

e) Deialdiaren helburua den lanpostuak 4. hizkuntza eskakizuna (ez derrigorrezkoa) du esleituta; beraz, hizkuntza eskakizun hori izatea aintzat hartuko da.

Deialdiaren Oinarrien arabera, eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia dagozkion ondorioetarako jakinarazten da eta zehazten da administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, deialdi hau iragarri eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c) artikuluarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman zuen organoari, hilabeteko epean, deialdi hau iragarri eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, aurretik adierazitako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorrita, eta egokitzat jotzen diren beste edozein egintza edo helegite aurkezteari kalterik egin gabe.

Santurtzi, 2014ko ekainaren 4a.

Alkatea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU».

Baina honela esan behar du:

«2014ko ekainaren 4ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarri ziren honako lanpostu hau izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko prozesuaren deialdia eta oinarriak:

Lanpostuaren izena: Udaltzaingoaren Buruzagitzarako Ofiziala.

Lantoki Osagarri maila: 22.

Berariazko Osagarria: 32.717 euro.

Helbidea: Barne Araubide, Giza Baliabide, Enplegu eta Herritarren Segurtasun Arloa.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

a) Tokiko Administrazioan edo Euskal Administrazio Publikoan karrerako funtzionarioa izatea eta zerbitzu aktiboan egotea euren jatorrizko Administrazioan edo beste Administrazio Publiko batean, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian. Horrez gain, parte hartu ahal izango dute jardunbide honen bidez zerbitzu aktibora itzuliz, lanpostua betetzeko baldintzak beteta, nahitaezko eszedentzian edo beste Administrazio Publiko batean lanean daudenek, bai eta borondatez eszedentzia eta etenaldia eskatu dutenek ere, betiere egoera horietarako exijitzen den gutxieneko denbora bete badute.

b) Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Hirugarren Xedapen Iragankorraren 76. artikuluan adierazitako C1 klasifikazio-taldean egotea.

c) Udaltzaingoko edo Euskal Herri Administrazioen ikuskaritza eskalako Ofizial kategoriakoa izatea.

d) Batxilergo edo tekniko klasifikazio-azpitaldeari dagokion titulazioa izatea edo berau egiteko eskubideak ordainduta izatea.

e) Deialdiaren helburua den lanpostuak 3. hizkuntza eskakizuna (ez derrigorrezkoa) du esleituta.

Deialdiaren Oinarrien arabera, eskariak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia dagozkion ondorioetarako jakinarazten da eta zehazten da administrazio-bidea amaitzen duen egintza horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegi egokian, bi hilabeteko epean, deialdi hau iragarri eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c) artikuluarekin bat etorriz.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman zuen organoari, hilabeteko epean, deialdi hau iragarri eta biharamunetik hasita.

Hori guztia, aurretik adierazitako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta kidekoetan ezarritakoarekin bat etorrita, eta egokitzat jotzen diren beste edozein egintza edo helegite aurkezteari kalterik egin gabe.

Santurtzi, 2014ko ekainaren 4a.

Alkatea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU».

Guztiek jakin dezaten eta ondorioak izan ditzan argitaratzen da iragarki hau.

Santurtzi, 2014ko ekainaren 27a.

Alkatea,

RICARDO ITUARTE AZPIAZU.


Azterketa dokumentala