Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2014ko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3365

HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko ekainaren 19koa, Teknologia eta Estrategiako zuzendariarena, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2013. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duena. Agindu horren bidez, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dira. KIZ Programa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak antzeman dira Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2008ko abuztuaren 4ko Aginduan 2013. urterako ezarritako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen duen Teknologia eta Estrategiako zuzendariaren 2014ko ekainaren 19ko Ebazpenean. Agindu horren bidez, Kooperatiba Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteentzako laguntzak arautzen dira. KIZ Programa. (2014ko uztailaren 7ko EHAA, 127. zenbakia, 3038 xedapena). Beraz, zuzentzen den xedapeneko artikulu bakarrean aipatzen den eranskina argitaratzen da oraingoan, argitaratu zen eranskina ez zelako 2013ko deialdiari zegokiona.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala