Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2014ko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3366

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 3koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bitartez herri-onurako deklaratzen baita Arabako Lurralde Historikoan, Amurrio, Urkabustaiz eta Zuia udalerrietan, 9079. eta 9091. euskarrien artean dagoen Amurrio-Orduña Barambio 4. zirkuitua lotzeko airetiko 13,2 kV-ko linea elektrikoa, zuhaitzik gabeko lur-zerrenda handitzea dela-eta.

Erref: RS 01-19137 (18034).

Espedientea: AT-H-2014-00003.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko azaroaren 28an, eta, ondoren, 2014ko otsailaren 7ko komunikazioaren bidez, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbo) gorago zehaztutako linea eraikitzeko administrazio-baimena, proiektua herri-onurako dela deklaratzea, eta proiektua onartzea eskatu zuen, eta dagokion dokumentazioa aurkeztu, zuhaitzik gabeko lur-zerrenda handitzea dela-eta linea horren zortasuna zabaltzeak eragindako ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupa daitezen.

Bigarrena.– Jendaurrean erakusgai jarri dira, hilabetez, delako proiektua eta aipatu enpresaren arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, honako xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua (2002ko abenduaren 23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio-baimenak lortzeko prozedurak arautzen dituena, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua (2013ko abenduaren 27ko BOE); 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak (1954ko abenduaren 17ko BOE) eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua (1957ko ekainaren 20ko BOE).

Hirugarrena.– Informazioa jendaurrean jartzeko izapidea betetzeko, iragarkia argitara eman zen Amurrioko, Urkabustaizko eta Zuiako udaletxeetako iragarki-tauletan, 2014ko martxoaren 7ko ALHAOn, 2014ko otsailaren 28ko EHAAn eta 2014ko otsailaren 24ko «Diario Noticias de Álava» egunkarian.

Laugarrena.– Jendaurreko erakustaldiaren izapidea betetzeaz gain, sail honek Amurrioko, Urkabustaizko eta Zuiako udalei eta Ura Uraren Euskal Agentziari dagokion separata bidali die. Zuiako Udalak proiektua zehazteko eskatu zuen 2014ko martxoaren 27an. Iberdrolak 2014ko apirilaren 11n aurkeztu zuen idazkia Zuiako Udalari bidali zitzaion, baina hark ez zuen erantzun. Ura Uraren Euskal Agentziak alegazioak aurkeztu zituen 2014ko martxoaren 26an, eta Iberdrolak alegazio horien gaineko adostasuna adierazi zuen, 2014ko maiatzaren 9an jasotako idazkiaren bidez. 2014ko martxoaren 28an, idazkia berriro bidali zitzaien Urkabustaizko eta Amurrioko udalei, baina ez zen erantzunik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Bat.– Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean ezarritako arauzko izapideak bete dira espedientean.

Bi.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

Zuhaitzik gabeko lur-zerrenda handitzea dela eta, 9079. eta 9091. euskarrien artean, Amurrio-Orduña Barambio 4. zirkuitua lotzeko airetiko 13,2 kV-ko linea elektrikoa herri-onurako dela deklaratzea. Honako hauek dira linea elektriko horren ezaugarriak:

1. zatia.– 9079. euskarrian hasten da, 70 metroko luzera du eta 9080. euskarrian amaitzen da.

2. zatia.– 9080. euskarrian hasten da, 501 metroko luzera du eta 5404. euskarrian amaitzen da.

3. zatia.– 5404. euskarrian hasten da, 112 metroko luzera du eta 5405. euskarrian amaitzen da (Olaco.Bara TZ).

4. zatia.– 5405. euskarrian hasten da, 651 metroko luzera du eta 5411. euskarrian amaitzen da (Garabie TZ).

5. zatia.– 5411. euskarrian hasten da, 387 metroko luzera du eta 5415. euskarrian amaitzen da.

6. zatia.– 5415. euskarrian hasten da (4028 ME), 18 metroko luzera du eta 5501. euskarrian amaitzen da (Ziorraga TZ).

7. zatia.– 5415. euskarrian hasten da, 240 metroko luzera du eta 5602. euskarrian amaitzen da (4027 ME).

8. zatia.– 5602. euskarrian hasten da, 100 metroko luzera du eta 5603. euskarrian amaitzen da.

9. zatia.– 5603. euskarrian hasten da, 351 metroko luzera du eta 5606. euskarrian amaitzen da (Aranzabal-Amurrio zirkuitua).

10. zatia.– 5606. euskarrian hasten da, 818 metroko luzera du eta 5614. euskarrian amaitzen da (Garastatzu TZ).

11. zatia.– 5415. euskarrian hasten da, 32 metroko luzera du eta 5416. euskarrian amaitzen da.

12. zatia.– 5416. euskarrian hasten da, 84 metroko luzera du eta 8101. euskarrian amaitzen da (linearen amaiera).

13. zatia.– 5416. euskarrian hasten da, 280 metroko luzera du eta 5419. euskarrian amaitzen da.

14. zatia.– 5419. euskarrian hasten da (4037 ME), 63 metroko luzera du eta 4801. euskarrian amaitzen da (Conelasa BTZ).

15. zatia.– 5419. euskarrian hasten da, 1.145 metroko luzera du eta 5428. euskarrian amaitzen da.

16. zatia.– 5428. euskarrian hasten da (4029 ME), 32 metroko luzera du eta 4901. euskarrian amaitzen da (Estrupitza TZ).

17. zatia.– 5428. euskarrian hasten da, 390 metroko luzera du eta 5432. euskarrian amaitzen da.

18. zatia.– 5432. euskarrian hasten da, 238 metroko luzera du eta 5434. euskarrian amaitzen da.

19. zatia.– 5434. euskarrian hasten da (4030 ME), 38 metroko luzera du eta 5001. euskarrian amaitzen da (Urquillo TZ).

20. zatia.– 5434. euskarrian hasten da, 572 metroko luzera du eta 5438. euskarrian amaitzen da (4031 ME).

21. zatia.– 5438. euskarrian hasten da, 133 metroko luzera du eta 5439. euskarrian amaitzen da (Amarrojin TZ).

22. zatia.– 5439. euskarrian hasten da, 751 metroko luzera du eta 5444. euskarrian amaitzen da.

23. zatia.– 5444. euskarrian hasten da (ME 4032), 34 metroko luzera du eta 5101. euskarrian amaitzen da (Eskartegi TZ).

24. zatia.– 5444. euskarrian hasten da, 985 metroko luzera du eta 5452. euskarrian amaitzen da.

25. zatia.– 5452. euskarrian hasten da (4033 EM), 44 metroko luzera du eta 5201. euskarrian amaitzen da (Oñate TZ).

26. zatia.– 5452. euskarrian hasten da, 136 metroko luzera du eta 5453. euskarrian amaitzen da (4034 ME).

27. zatia.– 5453. euskarrian hasten da, 1.355 metroko luzera du eta 5465. euskarrian amaitzen da.

28. zatia.– 5465. euskarrian hasten da (4035 ME), 55 metroko luzera du eta 5301. euskarrian amaitzen da (Jaundia TZ).

29. zatia.– 5465. euskarrian hasten da, 918 metroko luzera du eta 5474. euskarrian amaitzen da.

30. zatia.– 5474. euskarrian hasten da (4062 ME), 24 metroko luzera du eta 5351. euskarrian amaitzen da (Vasco Aragonesa 11 BTZrako igarobidea).

31. zatia.– 5474. euskarrian hasten da, 163 metroko luzera du eta 5472. euskarrian amaitzen da (4036 ME).

32. zatia.– 5472. euskarrian hasten da, 59 metroko luzera du eta 5473. euskarrian amaitzen da (Ulpiano TZ).

33. zatia.– 9080. euskarrian hasten da, 174 metroko luzera du eta 9081. euskarrian amaitzen da.

34. zatia.– 9081. euskarrian hasten da, 83 metroko luzera du eta 1801. euskarrian amaitzen da (4038 ME).

35. zatia.– 1801. euskarrian hasten da, 291 metroko luzera du eta 1804. euskarrian amaitzen da.

36. zatia.– 1804. euskarrian hasten da (4039 ME), 7 metroko luzera du eta 5801. euskarrian amaitzen da (Etxebarri-Barambio TZ).

37. zatia.– 1804. euskarrian hasten da, 777 metroko luzera du eta 1811. euskarrian amaitzen da.

38. zatia.– 1811. euskarrian hasten da, 1.484 metroko luzera du eta 6303. euskarrian amaitzen da (4104 ME - Alzarrate-Orozkoko 01 zirkuitua ETALekin bat egiten duena).

39. zatia.– 1811. euskarrian hasten da, 77 metroko luzera du eta 1812. euskarrian amaitzen da.

40. zatia.– 1812. euskarrian hasten da (4040 ME), 5 metroko luzera du eta 1601. euskarrian amaitzen da (Presa Berganza TZ).

41. zatia.– 1812. euskarrian hasten da, 244 metroko luzera du eta 1814. euskarrian amaitzen da.

42. zatia.– 1814. euskarrian hasten da (4041 ME), 94 metroko luzera du eta 1701. euskarrian amaitzen da (Berganza TZ).

43. zatia.– 1814. euskarrian hasten da, 227 metroko luzera du eta 1815. euskarrian amaitzen da (4042 ME).

44. zatia.– 1815. euskarrian hasten da, 266 metroko luzera du eta 1817. euskarrian amaitzen da (Onsoño TZ).

45. zatia.– 9081. euskarrian hasten da, 197 metroko luzera du eta 9082. euskarrian amaitzen da.

46. zatia.– 9082. euskarrian hasten da (4043 ME), 57 metroko luzera du eta 1401. euskarrian amaitzen da (Barambio TZ).

47. zatia.– 9082. euskarrian hasten da, 383 metroko luzera du eta 9086. euskarrian amaitzen da.

48. zatia.– 9086. euskarrian hasten da (4065 ME), 233 metroko luzera du eta 1902. euskarrian amaitzen da (Aranguren TZ).

49. zatia.– 9086. euskarrian hasten da, 335 metroko luzera du eta 9090. euskarrian amaitzen da (4044 ME).

50. zatia.– 9090. euskarrian hasten da, 67 metroko luzera du eta 9091. euskarrian amaitzen da (Barambio Arriba TZ).

Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio horrek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, bai eta 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioak ere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 3a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala