140. zk., 2014ko uztailaren 24a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (175 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GERNIKA-LUMOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3371
EDIKTUA, 302/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 302/12 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Santander Consumer Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.
Abokatua: Jesus Javier Fernandez Castañeda.
Prokuradorea: Celaya.
Demandatua: Khalid Benfaras eta Yolanda Arenosa Echaburu.
Gaia: judizio arrunta.
Aipatu judizioaren gainean, 123/13 epaia eman zen 2012-11-18an, eta honako hauek dira haren xedapenak:
Osorik baiesten dut María Cruz Celaya Ulibarri prokuradoreak Santander Consumer, Establecimiento Financiero de Crédito, S.A.ren izenean eta ordez aurkeztutako demanda. Horrenbestez, Khallid Ben Faras jauna eta Yolanda Arenosa Etxaburu andrea kondenatzen ditut auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: hamaika mila laurehun eta laurogeita bat euro eta hirurogeita hemeretzi zentimo (11.481,79), eta itundutako legezko interesa, demandaren egunetik sortutakoa. Prozesu-kostuak ere demandatuek ordainduko dituzte.
Khalid Benfaras demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Gernika-Lumo (Bizkaia), 2014ko ekainaren 30a.
IDAZKARI JUDIZIALA.