Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2014ko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
3376

IRAGARKIA, «Kapilduiko radar meteorologikorako radomo bat eskuratu eta instalatzea» xede duen administrazio-kontratua formalizatu dela aditzera emateko dena (Espedientea: M-085/14).

1.– Entitate esleitzailea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: M-085/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: fabrikazioa esleipendunak nahi duen lekuan egin daiteke, baina instalazioa Kapilduiko radar meteorologikoan egingo da (Araba).

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 3 hilabete, kontratua izenpetu eta hurrengo egunetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua. 200.000 euro (165.289,26 euro + 34.710,74 euro BEZari dagozkionak).

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2014ko ekainaren 13a.

b) Formalizazio-eguna: 2014ko uztailaren 8a.

c) Kontratista: Adasa Sistemas, S.A.U.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 198.000,01 euro (163.636,37 euro + 34.363,64 euro BEZari dagozkionak).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala