Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

140. zk., 2014ko uztailaren 24a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
3378

IRAGARKIA, 10092 identifikazio profesionaleko txartela duen ertzainari 405X13ED041 espedientetako kargu-orria jakinarazteko dena.

10092 identifikazio profesionaleko txartela duen ertzainaren kontra hasitako 405X13ED041 diziplina-espedienteri dagokienez, ezin izan da aipatutakoa aurkitu, kargu-orria jakinarazteko. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Jakinarazi nahi zaio prozeduretan jardundako guztiaren kopia duela eskuragarri, Barne Arazoetarako Zerbitzuako bulegoetan (helbidea: Larrauri-Mendotxe bidea 18, Erandio, Bizkaia). Era berean, hamar eguneko epea ematen zaio, instrukzio-egilearen aurrean bere alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkeztu ahal izateko.

Gogorarazi nahi zaio 405X13ED041 diziplina-espedientea izapidetzeko epea, Euskal Autonomia Erkidegoko Polizia Kidegoen diziplina-araubidearen Arautegiaren 41.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, 2014ko uztailaren 10etik etenda dagoela.

Hori guztia argitara ematen da, interesdunak jakinarazpentzat har dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 17a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.


Azterketa dokumentala