Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
3385

ERABAKIA, 2014ko maiatzaren 26koa, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoarena, zeinaren bidez zuzentzen baitira Osokoak 2014ko otsailaren 27ko saioan hartutako erabakiaren akatsak. Erabaki horren bidez, behin betiko onetsi zen «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak gauzatutako langile kontratazioaren fiskalizazioa, 2011-2012» fiskalizazio txostena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak aurkitu dira «Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak gauzatutako langile kontratazioaren fiskalizazioa, 2011-2012» fiskalizazio txostena behin betiko onesten duen Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Erabakiaren testuan (2014ko martxoaren 24ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 57. zk.). Erabaki hori 2014ko otsailaren 27ko saioan onartu zuen erakunde horretako Osokoak. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

10. ondorioaren lehenengo paragrafotik kendu «ekonomia-finantza jarduera» terminoa, eta «langileen kudeaketa» hitzarekin ordezkatu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 26a.

HKEEren lehendakariak

JOSÉ IGNACIO MARTÍNEZ CHURIAQUE.

HKEEren idazkari nagusiak,

TERESA CRESPO DEL CAMPO.


Azterketa dokumentala