Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

141. zk., 2014ko uztailaren 28a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3389

EBAZPENA, 2014ko ekainaren 23koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako -Gipuzkoan- eta Elorrioko -Bizkaian- udalerrietan Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 132 kV-ko linea elektrikoa aldatzeko proiektua onartu, instalazioa egiteko baimena eman eta herri-onurakoa dela aitortzen duena.

Erref: RI-20-24062/AT-H-2013-39 (Gipuzkoa) eta RI-48-23667/ATH 2013-34 (Bizkaia).

AURREKARIAK

1.- 2013ko otsailaren 22ko ebazpenaren bidez, Ingurumeneko sailburuordeak ingurumen-inpaktua ebaluatzeko prozeduratik ez pasatzea erabaki zuen Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.-k sustatutako Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2, 132 kV-ko linea elektrikoa aldatzeko proiektua. Ebazpen honen 3. puntuan esaten den legez, proiektuari ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazio sinplifikatua egin beharko zaio.

2.- 2013ko maiatzaren 7an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak administrazio-baimena eskatu zuen Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergara -Gipuzkoan- eta Elorrio -Bizkaian- udalerrietan Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 lineako 132 kVko linea elektrikoa aldatzeko, gauzatze-proiektua onartu eta proiektua herri-onurakoa dela aitor dezaten eskatuz. Horretarako, eskariarekin batera proiektu teknikoa -industria-ingeniari Eneko Santamaria Franco jaunak sinatuta- eta ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan erraztua aurkeztu zituen.

3.- Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan (2002-12-23ko EHAA) aurreikusitako ondorioetarako, eta sektore elektrikoari buruzko azaroaren 24ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan (28-11-1997ko BOE) eta goi-tentsioko airetiko linea elektrikoen baldintza teknikoen Erregelamendua eta horien jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 EDan (2008-03-19ko BOE) xedatutakoaren arabera, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskaria jendaurrean jartzeko iragarkia honako aldizkari ofizialetan eta egunkarietan argitaratu zen: 2014-01-24ko EHAAn, 2014-01-09ko GAOn, 2014-01-16ko BAOn, 2013-12-26ko El Diario Vasco egunkarian eta 2014-01-17ko El Correo egunkarian, enpresa horrek desjabetu behar direla uste duen ondasun eta eskubideen zerrendarekin batera (Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua, zeinaren bidez honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautzen diren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, bai eta kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere (2002-12-23ko EHAA).

4.- 2013ko abenduaren 18an, Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako udalei Gipuzkoan eta 2013-12-20an Elorrioko (Bizkaia) udalari bidali zitzaien iragarkia, euren iragarki-oholetan jar zezaten.

5.- 2013ko abenduaren 13an, aurkeztutako proiektuaren separatak bidali zitzaizkien honako hauei: Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako udalei Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusia, URA Uraren Euskal Agentzia, ETS Euskal Trenbide Sarea, Gipuzkoako Uren Partzuergoa, Naturgas Energía Distribución, S.A.U., Telefónica de España, S.A.U. eta Red Eléctrica de España, S.A.U.ri, eskariarekin ados ala haren aurka zeuden esan zezatela eta, behar izanez gero, dagozkion baldintza teknikoak ezartzeko eskatuz; helburu berarekin, 2014ko ekainaren 5ean Elorrioko (Bizkaia) udalera eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailera bidali ziren proiektuaren separatak.

6.- 2014ko martxoaren 18an, berriro eskatu zitzaien Ormaiztegi, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako (Gipuzkoa) udalei, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretako Zuzendaritza Nagusiari, URA Uraren Euskal Agentziari, ETS Euskal Trenbide Sareari, Gipuzkoako Uren Partzuergoari eta Naturgas Energía Distribución S.A.U.ri. esan zezatela eskariaren alde ala aurka zeuden.

7.- Proiektuaren alde ala aurka zeuden esateko eskariari eta, behar izanez gero, zegozkion baldintza teknikoak ezartzeari buruz, Gabiriako Udalak, Naturgas Energía Distribución, S.A.U.k, Telefónica de España, S.A.U.k eta Red Eléctrica de España, S.A.U.k adierazi zuten proiektuaren alde zeudela, eta baldintza batzuk ezarri zituzten. Elorrioko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan eta Garraio Sailak lan horiek egiteko baimena eman zuten.

8.- Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri ebazpen honen 6. idatzi-zatian aipatutako erakundeek aurkeztutako baldintzak aurkeztu zitzaizkion, eta enpresak adierazi zuen ados zegoela baldintza horiekin.

9.- Ezarritako jendaurreko informazio-aldian ez zen aurkeztu alegazio-idazkirik.

10.- 2014ko maiatzaren 29an, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak ebazpen bat eman zuen, zeinen bidez ingurumen-inpaktuaren gaineko txostena egin eta Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari adierazten zitzaion zer prebentzio- eta zuzentze-neurri hartu behar zituen, bai eta ingurumen-zaintzaren plana ere; Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako -Gipuzkoan- eta Elorrioko -Bizkaian- udalerrietan Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 132 kV-ko linea elektrikoa aldatzeko proiektuaren gainean egin den ingurumen-inpaktua ebaluatzeko txosten erraztutik atera dira neurri horiek.

OINARRI JURIDIKOAK

1.- Espedientean, honako arauek agindutako erregelamendu-izapideak bete dira: abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua, energia elektrikoaren garraioa, banaketa, merkaturatzea, horniketa eta instalazioetarako baimen-prozedura arautzen duena; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legea, 1954ko abenduaren 16koa; Sektore elektrikoari buruzko 54/1997 Legea, azaroaren 27koa; urtarrilaren 11ko 1/2008 Errege Dekretu Legegilea, proiektuen ingurumen-eragina ebaluatzeari buruzko Legearen testu bategina onartzen duena (2008-01-26ko BOE) Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiroa babesteko den otsailaren 27ko 3/1998 Legean xedatutakoari dagokionez (1998-03-27ko EHAA); goi-tentsioko airetiko linea elektrikoen erregelamendu teknikoa eta beraren jarraibide tekniko osagarriak (ITC-LAT 01etik 09ra) onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Dekretua, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan ezarritakoak.

2.- Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DU:

1.- Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergarako -Gipuzkoan- eta Elorrioko -Bizkaian- udalerrietan Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 lineako 132 kVko linea elektrikoa instalatzeko baimena ematea, eta linea hori aldatzeko proiektua onartzea.

● Aldaketa: 27 euskarri ordezkatzea.

● Zerbitzu-tentsioa: 132 kV (z/bik).

● Eroaleak: 6 LA-180 (badagoena) eta 6 LA-280 HAWK (berria).

● Zuntz optikoa: OPGW-16-12 (badagoena).

● Lur-konexioko kablea: AC 53 (badagoena).

● Euskarriak: Sareta.

● Luzera: 9.592 m.

● Hasiera: Ormaiztegi-Abadiano 1 y 2 lineako 4. euskarria; 2. euskarria (Arrasatera doan adarra); 60N euskarria

● Bukaera: Ormaiztegi-Abadiano 1 y 2 lineako 91. euskarria; 60N euskarria; 4N euskarria (Arrasatera doan adarra).

2.- Baimentzen den instalazioa herri-onurakotzat deklaratzea; deklarazio horrek, azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar direla eta okupazioa, gainera, presaz egin behar dela. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak zehazten ditu, 53. artikuluan ezarritako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau bi dekretu hauen arabera eman da: abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua eta abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; eta baldintza orokor hauetan:

1.- Onartutako proiektuaren, aurkeztutako agirien eta ingurumen-inpaktuari buruzko ebaluazio sinplificatuan baldintzen arabera gauzatu beharko dira lanak.

2.- Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.

3.- Obrak bukatzen direnean, horren berri emango dio instalazioen titularrak sail honek Gipuzkoan eta Bizkaian dituen lurralde-ordezkaritzei, hain zuzen ere, behin betiko ikuskapenaren ondorioetarako eta martxan jartzeari buruzko aktak egiteko.

4.- Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimenak edo lizentziak errespetatuz ematen da ebazpen hau; eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 23a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala